Aldecoa 2025: Eider Rodriguez + Verde Prato: "Denak zuen artifizial itxura"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 12
  • Aldecoa 2025: Eider Rodriguez + Verde Prato: "Denak zuen artifizial itxura"

Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren eta Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitarauen barne.

Eider Rodriguez idazlea Literaturan doktorea da,  editore eta gidoigile gisa lan egin du, eta gaur egun irakaslea da EHUn. Lau ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaurHaragia, Katu jendea eta Bihotz handiegia. Bere azken argitalpena Eraikuntzarako materiala eleberria da. Horrez gain, literatur kritika (Idazleen gorputzak, Itsasoa da bide bakarra), komikigintza (Santa Familia) eta itzulpena ere jorratu ditu.

Ana Arsuaga artista eta musikaria da. Musika taldeetan aritu zen, eta gaur egun, bakarkako "Verde Prato" proiektuarekin, nazioarteko jaialdietan jo izan du; besteak beste, Italia, Portugal, Emirato Arabeak edo Finlandia; eta baita estatu mailako jaialdi garrantzitsuenetan ere: Sónar, Primavera Sound,  edo BBK Live-n, esaterako.  Zineman edo telesailetan ere bere abestiak erabili izan dituzte.

iak.eus

Laburrean

Non