Aldecoa 2025 - Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko martxoaren 11(e)tik 2025(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • Aldecoa 2025 - Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia 2025

2025eko Vitoria-Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdia martxoaren 11tik 15era bitartean izango da.

Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitaruarekin lotuta.

Araba ipuin literarioaren gune nagusi bihurtuko da berriz ere martxoaren 11tik 15era bitartean, Aldecoa, Ipuin Literarioen Nazioarteko II. Jaialdiaren bidez. Jaialdiak lurraldean dagoen potentziala aprobetxatu nahi du, Araba "ipuinaren eta literatura laburraren funtsezko erreferente" izaten jarraitzeko.

Jaialdiaren II. edizioak Ignacio Aldecoa Kultur Etxean izango du egoitza nagusi, baina hiriko beste kulturagune batzuetara zabalduko dira jarduerak, hala nola Florida zinemetara, Arabako Unibertsitate Campusera, Izaskun Arrue Kulturgunera, Elkar liburu dendara, Aldabe Gizarte Etxeko liburutegira eta Mara-Mara liburu dendara.

Edizio honetan honako hauek izango dira: Cristina Fernández Cubas, Elvira Navarro, Luis Mateo Díez, José María Merino, Juan Pedro Aparicio, Eider Rodríguez, Joxemari Iturralde, María Fernanda Ampuero, Jon Bilbao eta Karmele Jaio, literaturan ezinbestekoak diren beste ahots batzuekin batera. Topaketen, mahai inguruen eta irakurraldien bidez, jaialdiak ipuinaren aberastasun eta aniztasun osoa deskubritzera gonbidatuko du.

Gainera, Aldecoa Jaialdiaren II. Edizioak esanahi berezia izango du, Ignacio Aldecoaren jaiotzaren mendeurrenarekin (1925) bat egiten baitu. Figura hori funtsezkoa da gaztelaniazko literatura ipuinaren bilakaeran. Haren lana erreferentea da, oraindik ere, narratzaileen eta irakurleen egungo belaunaldientzat.

Parte hartzea doakoa da eta sarrera librea da aretoa bete arte (zinema emanaldian eta lantegian izan ezik).  

ALDECOA 2025 | EGITARAUA: 

MARTXOAK 11

19:30 Florida zinemak

  • "Young Sánchez" film luzearen proiekzioa. Amigos del Cinefórum Gasteiz + Jabo H. Pizarroso

MARTXOAK 12

11:00 Arabako Unibertsitate Campusa

20:00 IAK Izaskun Arrue Kulturgunea

MARTXOAK 13

18:00. Elkar liburudenda

  • Liburuaren aurkezpena. "Ehun zaldi trostan". Ainhoa Urien Telletxe + Xabier Mendiguren + Leire Vargas

19:30 Kultura Etxea

MARTXOAK 14

18:00 Aldabe Gizarte Etxea

19:30 Kultura Etxea

  • Elkarrizketa: "Filandón posmoderno". Luis Mateo Díez + José María Merino + Juan Pedro Aparicio

MARTXOAK 15

10:00 Kultura Etxea

13:00 Mara Mara liburu denda

  • Liburuaren aurkezpena: "Cada lunes de agua". Juan Montiel + César Sánchez + Jesús Camarero

18:00 Kultura Etxea

 


Laburrean

Non