Iparraldea Bertan 2025 zikloaren barruan.
KM Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako kontzertua, Iparraldea Bertan zikloaren barruan:
Kamila Zubeldia & Aguxtin Alkhat kontzertuan
Bakoitzak bestearen proiektu ezberdin batzuetan parte hartu ondotik, idazlan edo kantuan, Kamila Zubeldiak (Unama, Saioa) eta Aguxtin Alkhatek bikote akustiko berria osatu dute. Iraganean idatzitako kantuak abesteaz gain herri honi beste sorkuntza batzuk eskaintzea dute xede, hitz landuak melodia goxoekin uztartuz, euskal kultura eta izaiteari omenaldi bat bezala. Bi gitarra, bi ahots, galtzekoa ez den momentu bat.
Partaideak: Kamila Zubeldia, Aguxtin Alkhat
(Hizkuntza: euskara)