2025eko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 7tik apirilaren 11ra egingo da.
Martxoaren 6an Donostiako San Telmo Museoan egingo den aurrestreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea 2025eko LABURBIRAk, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Aurrestreinaldia PRIMERAN plataformak eta TAUPA mugimenduak antolatu dute elkarlanean, SAN TELMO
museoaren laguntzarekin. Ondoren, eta apirilaren 11a bitartean, Euskal Herri osoko 50 herritan ikusi ahal izango da aurtengo bilduma.
Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.
Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:Honako hauek dira Laburbira 2025eko lanak:
Laburbira 2025: ikusi hemen egutegia
2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik. 20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.