Erakusketa hau in situ sailaren abiapuntua da. in situ praktika garaikideen mugak gainditzen dituzten kokapen zehatzeko instalazioei eskainitako erakusketa-sail berria da, eta arte plastikoak, teknologia, musika zein performancea jorratzen dituzten artisten lanaren bidez espazioa hautemateko eta bizitzeko modu berriak arakatzea du helburu.
in situ: Refik Anadol erakustaldiak Arkitektura bizia: Gehry izeneko ikus-entzunezko obra berritzaile bat aurkezten du: adimen artifizialaren (AA) eta arte generatiboaren bitartez Frank Gehryren ondare arkitektonikoa berrasmatuz doan instalazioa. Pieza osatzeko, Refik Anadol Studiok berariazko AA eredu bat sortu du —Large Architecture Model (LAM)— teknologiarik berrienak erabiliz, eta, hainbat hilabetez, sarbide irekiko iruditeria, zirriborro eta plano andana baten bidez trebatu du etengabe eraldatuz doazen forma dinamiko, kolore eta mugimendu bihur dezan Gehryren lengoaia arkitektonikoa. Ikuskizun bisual horren osagarri, Herim Karaogluk soinu-paisaia murgiltzailea konposatu du AAk sortutako audioa eta Museoan bertan egindako grabazioak uztartuta. Arkitektura bizia: Gehry elkarri lotutako sei ataletan egituratuta dago. Datuak irudimen arkitektoniko bihurtzeko prozesu horretan, atal bakoitzak etapa zehatz bat irudikatzen du:
in situ sailari hasiera ematen dion Arkitektura bizia: Gehry erakusketa honek agerian uzten du Anadolek AA bidez gauzatutako kokapen zehatzeko artearen etorkizunaz egiten duen esplorazio-lana, non material bihurtzen diren datuak, eta etengabe aldatuz doan mihise bihurtzen den espazioa, bertan bilduta memoria, forma eta irudimena.
Aretoak: 204, 208
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller