Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "La loca historia del siglo de oro"

Eibar 2025(e)ko Martxoak 6
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "La loca historia del siglo de oro"

Lan honek Espainiako garai historiko baten errepasoa egiten du, gaur egun ere gaurkotasuna duten funtsezko gai batzuk eszenaratuz, eta gure historiako gertaerak ezagutaraziz, beren argi eta ilunekin; gertaera horiek alderdi garrantzitsuak jorratzen dituzte, hala nola estamentubotereek gure gizartean izan duten papera, zoritxarrean bizirauteko borroka edo artearen balioa.
 
 
Hori guztia lengoaia bisual eta estetiko berezi batekin: ia hutsik dagoen espazio bat, non aktoreak elementu urriez eta objektu arruntez osatutako eszenografia sotil batekin jolasten diren. Testu klasikoei keinu-antzerkia, clown-a, zirkoa, umorea eta zuzeneko musika gehitzen zaie, betiere historia zoro honen narrazioaren zerbitzura.
 
LA LOCA HISTORIA DEL SIGLO DE ORO lanak ia bi mende horietako Espainiako historia marrazten du. Bidaia bat da, non komiko batzuek hainbat pertsonaia eta istorio aurkezten dizkiguten, eta baita gizonen grina ere, boterean, aberastasunean edo eskala sozialean gora egiteko. Oraindik gaurkotasuna duten gaiak ukitzen dira, hala nola gerrak, emakumearen ostrazismoa edo nola biziraun anbizio pertsonala nagusi den gizarte batean.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Javier Uriarte
  • Antzezleak: Lola Sánchez, Dani Jaén, Roberto Calle, Cristina Zarandieta
  • Konpainia: La Escalera de Tijera
  • Iraupena: 90 minutu

 

 

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLa Escalera de Tijera
  • Data 2025(e)ko Martxoak 6
  • Ordutegia19:00
  • LekuaColiseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Coliseo Antzokia, Eibar

Non