2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.
Oihane Amantegi eta Joseba Sarrionandiaren arteko literatur-solasaldia euskaraz.
Euskal literaturan aspalditik eztabaidatu izan da ea sinesgarria ote den euskarazko fikzioak sortzea mundu errealean euskararen espazioak ez diren lekuetan.
Sarrionandia eta Amantegik halako espazioetan kokatu izan dituzte beren lan ugari, zehazki tropikoan edo harengandik gertu. Zirkunstantzia pertsonal eta hautu literario ezberdinetatik abiatu izan badira ere, espazio literario horietan euskaraz idaztea zer den esplikatuko digute. Horretaz gain, literaturaren inguruko beren ikuspegia ezagutzeko aukera izango dugu, baita egun literaturak duen lekuaren inguruan hausnartzeko ere.