Gutun Zuria 2025: "La sirena sola" (Juan Viedma eta Lucía Radabán, irakurketa performatiboa)

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 1
  • Gutun Zuria 2025: "La sirena sola" (Juan Viedma eta Lucía Radabán, irakurketa performatiboa)

2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.

Jaialdiak irauten duen egunetan, Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbaoko hainbat gune topagune bihurtuko dira jarduera, eskola-tailer, esku-hartze artistiko eta ikastaroetarako.

Jarduera artistiko horietako bat Juan Viedma eta Lucía Rabadán, fui.volvi.no.ofendi.a.nadie. kolektiboa osatzen dutenak, emango dutena izango da.

Jaialdian zehar, Viedmak eta Rabadanek Azkuna Zentroan egingo den egoitza batean parte hartuko dute, eta, amaieran, ikusleentzako irakurketa performatibo bat egingo dute.

  • La sirena sola: 

Lucía Rabadán Redondok eta Juan Viedma Vegak fui.y.volvi.no.ofendi.a.nadie kolektiboa osatzen dute. Bertan, aztertzen dute nola eraldatzen eta gauzatzen den partekatzen duten guztia ahotsa, irudia eta arlo eskultorikoa bateratzen dituen eszenaratze batean, eragin-truke etengabeen gailu bat sortuz.

"La sirena sola" (Ida Vitaleren bertso batetik hartutako izenburua) lanaren abiapuntua kointzidentziak izan dira, aukera eman baitie biek duten ziurtasunera hurbiltzeko, iturri plastikoekin eta literarioekin erkatuta. Ikuspegi horrek lan partekatuaren garrantzia azpimarratzen du, izuz eta itxaropenez itxoiten eta ahalegintzen dena baita bestearen lanaren motorra.

Artistek hainbat egileren irakurketen zatiak eta idazki pertsonalak bildu dituzte. Aldi berean, marraztu, argazkiak atera eta bideoak grabatu dituzte; iraganean egindako material bisuala ere berreskuratu dute.

Gutun Zuria Bilbao jaialdian, "La sirena sola" proiektua aurkeztuko dute. Lanak bi zati ditu: entsegu ireki batzuk, ikusleei gonbit egiteko lanaren bilakaeraren lekuko izan dadin, eta azken errezitaldia, ikerketaren behin betiko forma ez dena. Bildutako materialen multzotik abiatuta osatu dute testua, irudien amaierako galbahea proiektatu bitartean.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Martxoak 1
  • Ordutegia17:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non