Gure Ahotsak 2025: Olatz Salvador

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 1
  • Gure Ahotsak 2025: Olatz Salvador
  • Gure Ahotsak 2025: Olatz Salvador

Olatz Salvador (ahotsa, gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Jagoba Salvador (baxua), Alex Alonso (bateria), Esti Beraza (teklatuak)
Gonbidatu berezia: Izaro

Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak 10 urtetik gora daramatza musika eszenan murgilduta, nahiz eta orain bere bakarkako proiektuan buru belarri dabilen. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik (2018, Airaka), harrera ezinhobea izan eta bere bakarkako proiektua sendotzera eraman zuena, besteak beste, Rosalía edo The Weezer taldeekin kartela partekatu edo Christina Rosenvinge eta Xoel Lópezen kontzertuei irekiera emanaz. Aho uhal (2021, Airaka) diskoaren aurkezpen lanetan, ia 100 kontzertuko bidea egin zuen 5 estatu desberdinetan zehar. Rozalén, Alaia Martin, Kiko Veneno, Ariel Rot, Iván Ferreiro, Judit Neddermann… luzea da harekin elkarlanak egin dituzten artisten zerrenda. Musika Bulegoa Saria jaso zuen 2022an eta soinu banden konposaketa eta ekoizpenean ere aritu da. Oraingoan, Zainak eman (2024, Balaunka) bere hirugarren albuma aurkeztera dator, Kataluniako Olivera estudioetan ekoiztu eta grabatutako bere lan arriskatuena.

 
 
 

Laburrean

Non