Punto de Vista 2025: "Pioneras del cine documental vasco-navarro" mahai-ingurua

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Otsailak 28
  • Punto de Vista 2025: "Pioneras del cine documental vasco-navarro" mahai-ingurua

Punto de Vista beste behin (H)emen eta CIMArekin elkarlanean ari da dokumentalaren inguruko mahai eta elkarrizketak antolatzeko, aurten Iruñeko Udalaren Berdintasun, Ekintza Komunitario, Auzo, Herritarren Partaidetza eta Euskara alorraren laguntzarekin. Oraingoan, Natalia ArdanazMirentxu Loyarte eta Ana Diez euskal zinema dokumentalaren aitzindariek, Maria Pilar Rodriguezek moderatuta, gogoeta egingo dute zinema dokumentalean egin zituzten lehen urratsei eta beste zinemagile batzuei zabaldu zieten bideari buruz.

Parte hartzaileak:

  • Mirentxu Loyarte (Irrintzi-ren zuzendaria)
  • Ana Diez (Elvira Luz Cruz, pena máxima-ren zuzendaria)
  • Natalia Ardanaz (historia garaikidean doktorea, Euskal Herriko emakume zinemagile aitzindarien memoria osatzen lan egin du)

Moderatzailea:

  • Maria Pilar Rodriguez (Deustuko Unibertsitatean komunikazio irakaslea eta euskal eta nafar dokumental zineman aditua; Cineastas Vascas (Euskal emakume zinemagileak) liburuaren koordinatzailea

Laburrean

Non