2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.
Lurraldearen defentsak Mª Angeles Fernandez eta Jairo Marcosen lanak lotzen ditu, testu eta argazkien bidez istorioak kontatzen esperientzia luzea duten freelance kazetarienak; eta Maddi Barber euskal zinemagilearekin hitz egingo dute hitzaldi batean, non, besteak beste, urtegi bat eraikitzeagatik etxeak utzi behar izan zituztenen Memorias ahogadas azaleratuko diren (Pepitas de Calabaza, 2024).
Nola bizi daiteke jakinda behin zure babesleku eta erreferentzia izan ziren haran, herri eta etxeak orain urpean daudela?
Galdera horri erantzun nahian, Maddi Barber zinemagileak diptiko zinematografiko bat egin du, Itoizko urtegiari buruzko "592 metroz goiti" eta "Urpean Lurra" filmez osatuta. Bestalde, María Ángeles Fernándezek eta Jairo Marcosek, mahai-inguru honi izena ematen dion "Memorias ahogadas" liburuan, horixe dute hizpide: urtegi bat eraikitzearen ondorioz, Espainiako hainbat lekutan, beren herriak, lurrak eta etxeak, zereginak, sustraiak, bizimoduak eta hildakoak utzi behar izan zituztenen bizitzak eta istorioak. Hiruren arteko solasaldi honetan isiluneez, galdutako eskubideez, itotako istorioez arituko, eta memorian murgilduko dira.