2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.
Hitzaren adierazpen guztietan arreta jarrita, Gutun Zuria Jaialdi irekia izateagatik nabarmentzen da, izaera anitza eta zeharkakoa duelako, eta ez duelako ez hizkuntza-kuotarik, ez publiko-kuotarik, ez sormen-diziplinarik. Mugarik eta aukera mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen da, hitza eta topaketa ardatz nagusi izanik, non euskal kulturak garrantzi nabarmena duen.
Izenak berak dioenez, jaialdi hau gutun zuri bat da, edizio bakoitzean berriz idazten dena. 2025ean, jaialdiak aurre egin nahi dio gizartean sumatzen den goibelaldiari, eta baikortasunera gerturatu nahi du, literatura, arte eta pentsamendu-arloko sorkuntzaren bidez. “Gizarteak begien aurrean du egiaren gainbehera, aukera utopikoak distopia bihurtzen dira, ondoeza handitu eta betikotu egiten da. Horren aurrean, jaialdi honek elkarrizketa hedatu eta konpartitu nahi du sortzaile garaikideekin, orainari eta etorkizunari beste modu batez begiratzeko”, ziurtatu dute jaialdiaren antolatzaileek.
Testuinguru honetan kokatzen dira Jaialdiaren programa osatzen duten elkarrizketak, topaketak eta jardunaldi profesionalak. Hogei bat idazle, edizioko profesional, zinemagile, ikertzaile eta artistek parte hartzen dute, Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko testuinguruan, eta horien aniztasunak egungo sormen-paisaia erakusten du.
Bigarren jardunaldia Ines Garciak eta Paula Ducayk dinamizatuko dute, Punzadas Sonoras podcastaren zuzendariak eta aurkezleak.
EGITARAUA:
9:30 | Jardunaldiaren aurkezpena: Inés García y Paula Ducay. Punzadas Sonoras Podcasta
10:00- 11:00 | 1. Mahaia: Inprimategiak
Parte-hartzaileak:
11:00-12:00 | 2. Mahaia: Sare Sozialak
Parte-hartzaileak:
12:30-13:30 | 3. Mahaia: Jaialdiak/Azokak
Parte-hartzaileak:
13:30-14:00 | Ondorioak Punzadas sonoras eskutik