2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.
Hitzaren adierazpen guztietan arreta jarrita, Gutun Zuria Jaialdi irekia izateagatik nabarmentzen da, izaera anitza eta zeharkakoa duelako, eta ez duelako ez hizkuntza-kuotarik, ez publiko-kuotarik, ez sormen-diziplinarik. Mugarik eta aukera mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen da, hitza eta topaketa ardatz nagusi izanik, non euskal kulturak garrantzi nabarmena duen.
Izenak berak dioenez, jaialdi hau gutun zuri bat da, edizio bakoitzean berriz idazten dena. 2025ean, jaialdiak aurre egin nahi dio gizartean sumatzen den goibelaldiari, eta baikortasunera gerturatu nahi du, literatura, arte eta pentsamendu-arloko sorkuntzaren bidez.
Testuinguru honetan kokatzen dira Jaialdiaren programa osatzen duten elkarrizketak, topaketak eta jardunaldi profesionalak. Hogei bat idazle, edizioko profesional, zinemagile, ikertzaile eta artistek parte hartzen dute, Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko testuinguruan, eta horien aniztasunak egungo sormen-paisaia erakusten du.
Lehen jardunaldia Gorka Bereziartua dinamizatuko du, kulturaren sektorean espezializatutako kazetaria.
EGITARAUA:
9:30 | Jardunaldiaren aurkezpena: Gorka Bereziartua, kazetaria
10:00- 11:00 | 1. Mahaia: Argitaletxeak
Parte-hartzaileak:
11:00-12:00 | 2. Mahaia: Egileak
Parte-hartzaileak:
12:30-13:30 | 3. Mahaia: Ilustrazioa
Parte-hartzaileak:
13:30-14:00 | Ondorioak Gorka Bereziartuaren eskutik