Bisita gidatua: Inork ezin dumendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 26(e)tik 2025(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • Bisita gidatua: Inork ezin dumendaren zaporea konpartitu. BilbaoArte Bilduma

BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak «Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu (BilbaoArte Bilduma)» erakusketaren zehar bisita gidatuak eskainiko ditu, publiko orokorrarentzat, gaztelaniaz eta euskaraz, eta entzumen-aniztasun funtzionala duten pertsonentzat. Aldi berean izango dira, Espainiako eta ahozko zeinu-mintzairan. Sarrera librearekin.

 

EZIN DU INORK MENDAREN ZAPOREA KONPARTITU

Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu komisariatze-deialdi baten baitan BilbaoArte Bildumari buruz egindako lehenengo erakusketa da, helburutzat duena bertan presentzia duten artistak bistaratzea eta irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzea artelanek eta artistek orokorrean eskaintzen duten iruditeriari buruz. Gisa berean, ekimenaren beste helburu bat da sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzera zuzendutako lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko xedez.

Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgók, lehenengo edizio honetarako aukeratutako komisarioak diren aldetik, arte garaikideko bilduma baten konplexutasunari izenaren problematikatik eta tresna gisa duen operatibotasunetik heltzen dion erakusketa-proiektu bat aurkezten dute. Izendatzeak ahalbidetzen du narratiba egonkor bat eta kontrol irudi bat ezartzea multzo hori osatzen duten materialen inguruan.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko otsailaren 26(e)tik 2025(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Ikusi agenda BilbaoArte, Bilbao

Non