2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.
BBK-k eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak BBK Gutun Zuria Bilbao Sariak emango dizkiete aurten Itxaro Borda eta Leila Guerriero idazleei, euskal eta nazioarteko literatura garaikidearen bi erreferente direnei. Aurten, otsailaren 25etik martxoaren 1era egingo da jaialdia.
Aurten, Jaialdiak Leila Guerriero aurkeztuko du, Latinoamerikako narrazio-kazetaritzaren firma handietako bat, Rodrigo Fresán kazetari eta idazle argentinarrarekin solasean.
Zer zerikusirik dago Patagonian izandako suizidio batzuen, malambo-dantzari baten, idazle estatubatuar handi baten, pianista ospetsu baten eta gerrillari ohi baten artean?
Zerk bihurtzen du bizitza bat kontakizunerako gai? Nola joaten zaio atzetik eta atzematen da? Zer metodo, sekretu eta trikimailu daude hura ikertzeko eta idatziz jartzeko? Non daude errealitatearen mugak gertatutako zerbait kontatu eta ordenatu nahi denean? Noiz entzuten da bokazio baten deia, berehala kroniko bihurtzen dena, eta zer egin gero horrekin?
Leila Guerriero —kazetaritza-profil eta fronteko irakaslea, literatura-genero handi gisa hartuta— hizketan arituko da Rodrigo Fresán idazlearekin, beren artearen eta lanbidearen noiz-nolakotasunaz eta zergatiaz, eta hura kontatzeko erabiltzen dituzten moduez eta maneraz.