Gutun Zuria 2025: BBK Gutun Zuria Bilbao 2025 Saria + AMORANTE (kontzertua)

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 25
  • Gutun Zuria 2025: BBK Gutun Zuria Bilbao 2025 Saria + AMORANTE (kontzertua)

2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.

Literatur sorkuntzaren inguruko esparru honetan, BBK-k eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok 2022tik ematen dute ohorezko sari hau, euskal literaturaren eta nazioarteko literaturaren funtsezko eragileen sorkuntza-lana aintzatesteko, haien ibilbideagatik, lan jakin batengatik edo kultura-proiektu garrantzitsu bat egiteagatik.

Laugarren edizio honetan euskal makila tradizionala Itxaro Bordak (Baiona,1959) bere ibilbide oparoagatik eta euskal literaturari egindako ekarpenagatik; eta Leila Guerrierok, idazle argentinarrak, Latinoamerikako kazetaritza narratiboko firma handienetako bat, jasoko dute. Biek euskal makila tradizionala jasoko dute asteartean, otsailak 25, jaialdiaren inaugurazioan.

Gainera, arte eta literatur sorkuntzari buruzko topaketaren 18. edizioa ireki eta ixteko ardura dute. Leila Guerrierok Rodrigo Fresan idazle, itzultzaile eta kazetari argentinarrarekin hitz egingo du asteartean, otsailak 25. Bestalde, Itxaro Bordak itxiko du jaialdia martxoaren 1ean, larunbata.

Saria ohorezko makila ematean gauzatzen da. Euskal makila tradizionala da, eta pertsona batenganako errespetua eta aintzatespena erakusten ditu. Sariak, halaber, gutun zuri bat eskaintzen die saridunei, hurrengo ediziorako interesekoa duten proiektu baten sinboloa.

Itxaro Bordak eta Leila Guerrierok bat egin dute saria jaso duten idazle ospetsuen zerrendarekin: Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides (2022), Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza (2023) eta Mariasun Landa eta Juan Mayorga (2024).

Saria eman ostean, Leila Guerriero eta Rodrigo Fresán izango dira solasean.

AMORANTEk abestuko du.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Otsailak 25
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non