Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025

Eibar 2025(e)ko otsailaren 25(e)tik 2025(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025

Otsailaren 25ean hasiko da Eibarko Antzerki Jardunaldi arrakastatsuen 48. edizioa, eta apirilaren 11n emango zaio amaiera. Jardunaldiak programa zabal batekin itzuliko dira Coliseo antzokira eta Hezkuntza Esparrura (lehengo Unibertsitate Laborala). Azken edizioan ia 8.000 lagun inguru bildu ziren; ondorioz, bete egin zen antolatzaileek ezarritako helburua, eta berriz ere frogatu zen kultur hitzordu honek Eibarko herriarentzat duen garrantzia.

Jardunaldien inaugurazio-ekitaldian berriz ere izen handiko profesionalak izango ditugu. Otsailaren 25ean, 19.00etan, Toni Acostak eta Juan Carlos Rubiok hitz egingo dute Coliseo antzokian, eta Irene Hernando aktore eibartarrak egingo du aurkezpena. Antzerkiak egoera desberdinetara egokitzeko duen gaitasunari buruzkoa izango da solasaldia, eta "Harremanak" titulua izango du.

Otsailaren 26an eta 27an, 19:00etan, Una madre de película komediaz gozatzeko aukera egongo da. Obraren protagonista Toni Acosta  da, eta Juan Carlos Rubio zuzendaria.

Chek-out (zirkoa), Anacelia Álvarez eta Adrián Conderen zuzendaritzapean, martxoaren 2an izango da, eta La loca historia del Siglo de Oro (zirkua), Javier Uriartek zuzendua, martxoaren 6an. Martxoaren 7an, Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán obra antzeztuko da (tragikomedia), María Goiricelayak zuzendua. Martxoaren 9an eta 10ean bi lan ikusi ahal izango dira euskaraz: Heisenberg, Ramón Agirre eta Naiara Arnerorekin, Hezkuntza Esparruan, eta Miñan, Coliseo antzokian.

Eva Isanta, Toni Acosta, Ángel Martín eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Coliseotik igaroko diren aktore nabarmenetako batzuk, eta seguru une ahaztezinak utziko dituztela.

Martxoan zehar programazio zabala egongo da: Iribarne (komedia bufoa), Hoy no estrenamos (komedia), Moko, Indalecio Bizkarrondo "Bilintx" (haurrentzako antzerkia euskaraz), Renata (komedia euskaraz), Hona (dantza), Las que gritan (komedia Eva Isantaren emanaldiarekin), LutinierFutbolistoc (bakarrizketa Zuhaitz Gurrutxagarekin), 14.4 (drama), Filtro (antzerki dokumentala), Nuevo Material (bakarrizketa) eta La maldad, o los raticos oscuros de Shakespeare (komedia musikala).

Jardunaldiak apirilean amaituko dira, lau antzezlan hauekin: Los lunes al sol (tragikomedia), Mujeres, teatro a la carta (drama), Zorretan (tragikomedia euskaraz) eta Los reyes católicos, Colón y otras historias (tragikomedia). Era berean, martxoaren 5ean 35 urte eszenara begira dokumentala ikus ahal izango da, eta martxoaren 27an Antzerkia zineman/El teatro en el cine sailean laburmetraiak ikusi ahal izango dira.

Guztira 22 konpainia igaroko dira 2025eko Antzerki Jardunaldietatik: 25 emanaldi izango dira, haietatik 8 euskaraz. Gainera, obra bat kalean antzeztuko da.

Lekim Animazioak konpainia arduratuko da Eibarko kaleetan Antzerki Jardunaldien zabalkundea egiteaz, ostiral arratsaldean, larunbatean eta igandean. Aurtengo kartela Naiara Sarasketa eibartarrak diseinatu du.

Aurretiazko salmenta

Antzerki Jardunaldietarako sarreren salmenta otsailaren 1ean hasiko da, bai aurrez aurre Coliseo antzokian, bai modu birtualean. Sarrerak modu presentzialean erosteko aurretiazko hitzordua hartu beharko da hilaren 30an eta 31n, 17:30etik 19:30era. Eta modu birtualean www.kutxabank.es webgunean eskuratu ahalko dira.

Halaber, funtzioak baino ordubete lehenago erosi ahalko dira sarrerak Coliseoaren leihatilan bertan.

Deskontuak

Aplikatuko diren deskontuak hauxek izango dira:

  • Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat, 5 eurotik gorako prezioetarako: tarifa normala, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin, 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 Coliseoaren Laguna txartelarekin).
  • Coliseoaren Laguna txartela erakutsi beharko da sarreran.
eibar.eus

Laburrean

Non