Sortu al daiteke hutsa collage batetik? Chillidak paperak gainjartzearekin jolasten du forma ugari sortuz eta espazioari forma emanez. Papera artistak bere bizitza osoan landu duen materialetako bat da. 50eko hamarkadan hasi zen collage teknika erabiltzen, XX. mendeko lehen abangoardia artistikoetan bereziki erabilia. Chillidak hainbat formatu eta tonalitateko paper ebakiak erabiltzen zituen, eta bata bestearen gainean jartzen zituen espazioari protagonismoa ematen zioten obra sorta sortzeko. Tailerrean zehar teknikak eskaintzen digun aukera mugagabeekin esperimentatuko dugu geure collageak sortzeko.