Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak Auzo Eszenaren denboraldi berria antolatu du XIV. edizioaren baitan. Otsailaren 16tik maiatzaren 11ra bitarte, gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoetan eskainiko dituzte ikuskizunak. Igandetan, 19:00etan, publiko guztientzako (gazteak, haurrak eta helduak) entretenimendua eta era guztietako modalitateak barne hartzen dituen eskaintza anitza izango da ikusgai: antzerkia, dantza, poesia, musika, pintura, zirkua eta mentalismoa.
Izan ere, egitasmoak gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoak eta ikuskizunak oholtzara eramateko beharrezko azpiegitura jartzen ditu parte-hartzaileen esku.
2024ko urrian, deialdi publikoa egin zen Gasteizko antzerki- edo artista-talde ez-profesional guztiek beren proposamenak aurkez zitzaten. Deialdira 15 proposamen aurkeztu ziren eta haietako 7 denboraldi honetan (otsaila-maiatza) taularatuko dituzte, eta gainerako 8ak urria-abenduko denboraldian. Denboraldi honetan, honako hauek izango dira eskainiko dituzten lanak:
Sarrerak otsailaren 5etik aurrera erosi ahal izango dira gizarte-etxe eta kirol-instalazio guztietan (frontoietan izan ezik) aurrez aurre edo Internet bidez, emanaldia hasi baino ordubete lehenagora arte. Prezioa 5 edo 7 eurokoa izango da.