Aranzadiren Arkeologia Jardunaldiak 2025: "Baztan, paisaia bizi baten arkeologia"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Otsailak 13
  • Aranzadiren Arkeologia Jardunaldiak 2025: "Baztan, paisaia bizi baten arkeologia"

San Telmo Museoko XXIII. Arkeologia Jardunaldien barne.

  •  Oharra: Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Saio honetan Baztango paisaia aztertuko dute hizlariek. Baina paisaia ez da objektu aldaezin bat, giza komunitate honek mendeetan moldatutako bizileku bat baizik. Lanaren eta ezagutzaren emaitza da Baztango paisaia, etengabe aldatzen ari den ondare bizia.

Arkeologiak eskaintzen dituen ikerketa-tresnek agerian uzten dute ondare horren balio naturala eta kulturala. Guztion ardura da hori zaintzea, etorkizunean ere hala izan dadin.

Josu Narbarte eta Mattin Aiestaranek UPV/EHUko eta Aranzadiko arkeologoak eta hitorialariak dira. Mattin Aiestaran, arkeologoa eta Irulegiko aztarnategiko zuzendaria da. Josu Narbarte doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Nekazaritza-arkeologiako paisaia eta praktika sozialak Euskal Herrian 2020 tesiarekin.


Laburrean

Non