San Telmo Museoko XXIII. Arkeologia Jardunaldien barne.
Hitzaldiaren izenburu osoa: Larrahe, altar a una divinidad vascona del siglo I.d.C. en Larunbe.
Hitzaldi honetan, Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Latinoko katedradunak eta Juantxo Agirre Aranzadiko arkeologoak aurkeztu berri den Larunbeko aldareari buruzko hizkuntza-ezaugarriak eta Larunbeko aztarnategiaren garrantzia eta testuingurua azalduko dituzte.
Aranzadik zuzendutako indusketa arkeologiko honetan zehar, Larrahe jainkoari eskainitako aldare erromatar bat aurkitu zen. Aurkikuntza horrek baskoien lurraldeko antzinako erlijio-errealitateari buruzko ezagutza areagotu du. Ezagututako testigantzen azterketari esker, geroz eta hobeto ikusten dira baskoiek gurtu zituzten jainkoen ezaugarriak, haien eragin-eremua eta erromanizazioaren testuinguruan duten integrazioa eta iraupena.
Javier Velaza latindar filologiako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Irulegiko eskuaren interpretazio linguistikoan ere funtsezkoa izan da. 2017tik Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Fakultateko dekanoa da. Erromatar epigrafian, hizkuntza paleohispanikoetan, literatura klasikoan eta testuen transmisioan aditua da, besteak beste.
Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa da. Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat aztarnategitako zuzendaria. Gaur egun, Amaiur eta Larunbe arkeologia indusketak zuzentzen ditu.