2025eko Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdiaren barne.
"Talde batean kohesioa lortzea batzuetan ez da erraza izaten, baina beharrezkoa da. Ideiarik gabeko sei aktore hauei egur xafla batek kohesiorako bidea irekiko die. Egur puska horri esker, triziklo eta aizkora batekin aurkituko dira, saskibaloi partida itzela jokatuko dute eta mikrofono pare batekin casting batean parte hartzeko aukera izango dute. Horrez gain, eraztun boteretsu baten menpe egongo dira eta hori desiratzen duen begi zahar handi batengandik ihes egin beharko dute. Xafla honek duen magia eta fikzio hauei esker, lortuko al du talde honek kohesioa? Fikziohesioa izan liteke agian! Ez dakit, agian amesten ari naiz baina, uste dut istorio hauek ezagunak egiten zaizkidala… Lagunduko didazu asmatzen?"