Magia de Cerca 2025: Mario López: "Ná que ver"

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 7
  • Magia de Cerca 2025: Mario López: "Ná que ver"

2025eko Magia de Cerca jaialdiaren barne.

Mario Lopez Jaenen jaio zen, 1986ko abenduaren 7an. Bere osabarekin ezagutu zuen magia, esku-joko zenbait egiten baitzizkion, eta Mariok ahalmenak zituela uste zuen. 18 urte zituela, eskolakide batek, berak inozotzat zuenak, joko bat egin zion zigarreta batekin. Une horretan, ulertu zuen bere lagunak magia egin bazezakeen, bera ere mago bilaka zitekeela.

20 urterekin, Mariok Luis Arza ezagutu zuen Granadan, Andaluziako magian erreferente nagusienetakoa zen magoa, eta hura bere maisu bilakatuko zen.

Arzaren laguntzarekin, Mariok atzean utzi zuen traje eta kapelaz jantzitako mago klasikoa, eta gainerakoekin alderatuz ezaugarri ezberdinak dituen mago bat erakusten digu, bere bertute zein gabeziak azaleratuz, eta gauza magikoak gertatzen zaizkion pertsona bilakatu zen.

Magia egiten 3 urte zeramatzala, bere oroitzapen onenetako bat izan zuen Gasteizko Magialdia jaialdian, jendarte guztia bereganatu zuelarik.

Pixkanaka, bere magia jaunartze eta bataioetara eraman zuen, ondoren tabernetara, eta gerora iritsiko ziren antzoki eta jaialdiak.

Gainerakoengandik horren ezberdina den estilo horrekin eta horren ahaltsua den magia batekin, honako sari hauek eskuratu zituen:

  • Lehen Saria, Close Up Magic Competition, Londres 2013.
  • Lehen Saria, Micromagia, II FISM Europa – Marseilla 2014.
  • Hirugarren Saria, Magiako Nazioarteko II China Pekin Inauteria.
  • Bigarren Saria, Micromamgia, XXVI FISM 2015 – Rimini, Italia.

Gaur egun, Mario magoentzako magia egiten aritzen da, mundu osoan barnako jaialdi, antzoki eta konferentzietan.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMario López
  • Data 2025(e)ko Otsailak 7
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLa Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa14 € (AGORTUTA)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda La Fundición, Bilbao

Non