Bilboko Udal Txistulari Banda & Tio Teronen Semeak: "DINBI DANBA" (estreinaldia)

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 5
  • Bilboko Udal Txistulari Banda & Tio Teronen Semeak: "DINBI DANBA" (estreinaldia)
  • Bilboko Udal Txistulari Banda & Tio Teronen Semeak: "DINBI DANBA" (estreinaldia)

Otsailaren 5ean, Euskalduna Jauregian "DINBI DANBA" ikuskizuna estreinatuko da, txistulari boskotearen musika eta Tio Teronen Semeak dantza konpainiaren umorez eta energiaz beteriko koreografiak uztartuko dituen ikuskizuna. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta ez 19:00etan, ohi bezala, eta Jauregiko hallean izango da.

Proposamen berritzaile honetan, txistuaren musika tradizionala taularatze zirraragarri batekin uztartuko da, non koreografien argitasuna eta komikotasuna hari gidari bihurtuko diren. Tio Teronen Semeak hainbat jatorritako dantzariek eta musikariek osatzen dute eta dantzarako grina eta adin guztietako ikusleekin bat egiten duen umorea ekarriko dute Bilbora. Egun bakar baterako emanaldi puntual bat izan behar zuenerako batu baziren ere harrez geroztik Euskal Herriko txoko guztietatik pasa dira beraien umore saioa eskainiz. Musika zuzenean jotzen dute lau musikariekin baina oraingoan, Bilboko Udal Txistulari Bandaren, Eriz Pérez gitarra-jolearen eta Amaiur Cajaraville baxu-jolearen laguntza ere izango dute.

"DINBI DANBA" zentzumenentzako festa bat izango da, non txistu bandaren musika-trebetasunak eta dantzarien energia kutsakorrak esperientzia paregabea sortuko duten. Familia osoarentzat pentsatutako emanaldi fresko eta dinamiko honek publikoaren artean txaloak adina irribarre piztuko ditu. Estilo ezberdinek bat egingo dute, ahazteko zaila den gau bat igarotzeko helburu bakarrarekin.

Sarrerak eskuragarri daude Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus  webgunean eta Kutxabank kutxazainetan.

Bilboko Udal Txistulari Bandaren denboraldiak otsailaren 19an izango du hurrengo hitzordua, Quim Moya artista katalanarekin batera "LAINOEN ARTEAN" show-a eskaintzeko. Honela, musika eta ilustrazioak uztartuko dira eta entzuleak fantasiazko eta irudimenezko mundu batera eramango dituzte. Quim Moyak, "artist speed and live painting”, zuzeneko pintura-ikuskizun bizia eskainiko du.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emanaldien kalitateagatik eta aniztasunagatik.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin “Gogoeta” eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Taldeko kide bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa: www.bilbaomusika.eus

TIO TERONEN SEMEAK

Jatorri ezberdinetako dantzariak elkartu dira talde hau osatzeko. Bi gauza komun dituzte: dantzarako grina eta umore paregabea. Egun bakar baterako emanaldi puntual bat izan behar zuenak ez zuen etenik izan 2015ean Donostiako Olatu Talka jaialdian aurkeztu zenetik. Herriz herri ibiltzen dira Freshcool eta Festamentua ikuskizunak aurkezten. Musika zuzenean jotzen dute lau musikariren artean baina oraingoan beraiekin arituko dira Bilboko Udal Txistulari Banda gitarra-jole eta baxu-jole batek lagunduta.

Mutilak dira dantzari guztiak. Hasieran ikuskizun puntual bat izango zenez, saiatu ziren euskaldunon estereotipoak markatzen: koadrodun alkandorak, txikitero itxura, mutil kuadrillak... Gainera, euskal dantzetan, normalean, neskak dira nagusi, eta taldekide mutilak izanik dantza taldez dantza talde ibili ohi dira, taldeetan mutilen falta izan delako. Lekualdatze horietan ezagutu zuten elkar taldekideek, eta hala sortu zen Tio Teronen Semeak, modu inkontzientean.

Euskal dantza eta parranda dira Tio Teronen Semeak dantzari kuadrillaren ‘FreshCool’ emanaldiaren oinarriak; herriz-herri saltoka, giro paregabea sortzeko gai dira. Espektakulo honez gain beste bi ere sortu ditu taldeak: Haureskolari eta Festamentua.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Otsailak 5
  • Ordutegia20:00
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non