"DeerHound Dorrea", Adrian Irisarriren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2025(e)ko martxoaren 2(e)ra
  • "DeerHound Dorrea", Adrian Irisarriren erakusketa

Adrian Irisarriren "DeerHound Dorrea III" da aurten Montehermoso + EHU/UPV deialdiaren baitan aurkeztuko dituzten lau proposamenetako lehenengoa. Erakusketa bihar, 19:00etan, inauguratuko dute Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan eta martxoaren 2ra arte egongo da ikusgai.

‘DeerHound Dorrea III’ erakusketaren helburua da artistak irudikatzen duen eta erakusketari izena ematen dion fikziozko dorre bateko geletako bakoitza fisiko bihurtzea. Dorre hori, artistarentzat, etnografia, historia, errituala, norberaren lurraldearekiko maitasuna eta Erdi Aroa eta erromanikoa inspirazio-iturri dituen iruditeria propioa gauzatzeko lekua da.

Erakusketa hau beste proiektu handiago baten zati da: ‘DeerHound Dorrea’. Testuinguru horren baitan, lehenengo erakusketa 2023an egin zuen, ‘DeerHound Dorrea l, eta bigarrena, ‘DeerHound Dorrea ll, egongela’ 2024an. Orain, Montehermoson egongo da ikusgai hirugarren zatia: ‘DeerHound Dorrea lll, uxategi-palomar’.

Adrian Irisarri

Adrian Irisarri Orbaibar haraneko artista nafarra da. 2023an, Arte Ederretan graduatu zen EHUn eta, ondoren, fakultate berean, pinturako masterra egin zuen.

2022an, Ezprogi (Getadar) egonaldi artistikoan hartu zuen parte eta banakako hainbat erakusketa egin ditu: ‘LandRover Freelander’ 2021, ‘Todoterreno’ 2022 eta ‘Ande o no ande, caballo grande’ 2023. Gainera, bi urtez jarraian, Irisarri aukeratu dute Nafarroako arte gaztearen topaketetan (2023an eta 2024an).

MH+EHU deialdia

‘Montehermoso+EHU/UPV’ programa Kulturunearen eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatearen artean 2012an adostutako lankidetza-hitzarmenari lotuta dago. Unibertsitateko bigarren zikloko, graduondokoko eta doktoretzako ikasleei zuzenduta dago, eta tutoretzapean eta komisariotzapean proiektuak garatzeko aukera eskaintzen zaie. Azken lanketa hori, aukeratutako lau lanetan egiten du Mawatresek.

Deialdi horren emaitza diren erakusketak Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan aurkezten dituzte 2018tik. Horren helburua da sortzaileei ikusgarritasuna eta ospe handiagoa ematea, lan-mundura hurbiltzen lagunduko dien lan-plataforma eskainita. Aldi berean, gizartearekin lotura zuzena izateko aukera dute.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 31(e)tik 2025(e)ko martxoaren 2(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik igandera 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non