Mahai-ingurua: "Emakume artista bisionarioak, 1900–2000"

Bilbao 2025(e)ko Urtarrilak 23
  • Mahai-ingurua: "Emakume artista bisionarioak, 1900–2000"

Hilma af Klint erakusketaren harira, espainiar estatuan XX. mendean izandako emakume artistei buruzko mahai-ingurua antolatu du Museoak. Bartzelonako, Gironako eta Euskal Herriko Unibertsitateetan abian den ALMA – Espainiako artista bisionarioak: espiritualtasuna, feminismoa eta utopia (1900-2000) ikerketa-proiektuaren esparruan garatuko da saioa. Bertan, espainiar estatuko artista garaikideen papera nabarmenduko da, eta Hilma af Klint ere presente izango da erreferente gisa.

Mahai-inguruan honako hauek hartuko dute parte: Maria Lluïsa Faxedas Brujats (Gironako Unibertsitatea) eta Mª Jose Gonzalez (Bartzelonako Unibertsitatea), proiektuaren zuzendariak; eta Garazi Ansa (Euskal Herriko Unibertsitatea), Assumpta Bassas (Gironako Unibertsitatea) eta Pilar Bonet (Bartzelonako Unibertsitatea) irakasle ikertzaileak.

Iraupena, gutxi gorabehera: 90 minutu

*Jarduerak aldaketak izan ditzake.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 23
  • Ordutegia18:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non