"Azalerako ipuinak"

Basauri 2025(e)ko urtarrilaren 20(e)tik 2025(e)ko ekainaren 2(e)ra
  • "Azalerako ipuinak"

Azalerako ipuinak familian irakurtzeko kluba da, Saroa Bikandik dinamizatua.

Saroak era guztietako istorioak kontatzen ditu, keinu eta dantzekin haurtxoekin jolasten den bitartean. Euskal folklorea oso presente dago olerkietan eta abestietan.

Saio bakoitzaren amaieran, ipuin-liburuak dituzten poltsak banatzen dira parte hartzen duten familien artean. Horiek hilabeteko mailegua dute ipuinak etxean irakurtzeko, nork bere erritmoan eta nahi beste aldiz.

Jarduerak ikastaro bat irauten du gehienez.

Kluba 6 eta 36 hilabete bitarteko haurrei zuzenduta dago. Liburutegian pertsona heldu batekin (ama, aita, tutorea) parte hartuko dute. Adingabeek 6 hilabete beteta izan beharko dituzte 2025eko urtarrilaren 1erako.

Saioak hilean behin izaten dira, astelehenetan, urtarrilaren 20tik 2025eko ekainaren 2ra arte.

Jardueraren iraupena 45 minutu ingurukoa da.

Bi ordutegi daude: 17:15 eta 18:00.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko urtarrilaren 20(e)tik 2025(e)ko ekainaren 2(e)ra
  • Ordutegia17:15 + 18:00
  • LekuaBasauriko Liburutegia (Basozelai)
    Basozelai, 11
    Basauri
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Basauriko Liburutegia (Basozelai), Basauri

Non