Urtarrilaren 18an, larunbata, abiatuko da familientzako amarauna ekimenaren 2025eko programazioa, Babes ikuskizunarekin. Musika eta ahotsa elkartzen dituen ikuskizun eszenikoa iaz estreinatu zuen Oreka TX taldeak. Txalaparta bere nortasun-ikur bihurtu duen banda honek hasieratik bilatu du beste diziplina artistiko batzuekin esperimentatzea eta ikuskizunak eraikitzea, esate baterako dantzarekin, zirkoarekin, ikus-entzunezkoekin, herri-kirolekin edo unibertso iradokitzaileak sortzeko inspiratzen dituzten beste elementu batzuekin.
Babesen, gainera, eremu berri batean sartu dira, lehen haurtzaroari bereziki zuzendutako proposamen eszeniko batekin, ikuskizun intimo eta erakargarri bati bizia emanez. Haurrek xehetasun, keinu, soinu eta mugimendu bakoitza xurgatzeko duten gaitasuna kontuan harturik, Oreka TXek fintasun eta sentsibilitate handiko atmosfera bat sortu du Babesen, soinu, material eta proposamenak biltzen dituena, irudimenerako estimulu eta ikusle txikienentzako jolas-iradokizun izango direnak.
Aurki amaraunan
Oreka TXen emanaldiaz gain, familientzako amarauna programan beste lau emanaldi aurreikusten dira otsailerako, martxorako eta maiatzerako. Honako hauek dira: Hariak, jostorratzak eta zauriak narrazio dramatizatua, Mireia Delgado pedagogo eta antropologoaren eskutik; SABLEak musika eta ahots ikuskizuna, Ipar Euskal Herriko Kiribil konpainiak proposatzen digun haurtzarorako bidaia; Naita kontu eta kanta, Naita Antzerki Taldearen kontzertu animatua; eta Mover el común, mugimenduan dagoen gorputzaren inguruko ikerketa-ariketa, taldean dantza egiteko Baiven Kolektiboak dinamizatutako topaketa batean. Bost jarduera guztira, Babesekin batera, esperientzia artistiko partekatuaz familiartean gozatzeko. Udako geldialdiaren ondoren, irailean itzuliko da amarauna urte amaierara arte.
Urtarrilaren 18an, 17:00etan eta 18:00etan (saio bikoitza)
Babes. Oreka TX. Musika eta ahotsa elkartzen dituen antzerki-ikuskizuna
Otsailaren 15ean, 17:00etan
Hariak, jostorratzak eta zauriak. Mireia Delgado. Ipuin kontakizuna.
Martxoaren 15ean, 17:00etan
SABLEak. Kiribil Konpainia. Musika eta ahotsa elkartzen dituen antzerki-ikuskizuna
Maiatzaren 17an, 17:00etan
Naita kontu eta kanta. Naita Antzerki Taldea. Kontzertua
Ekainaren 14an, 17:00etan
Mover el común. Baiven kolektiboa. Elkarrekin dantza egiteko topaketa
Programa osoa ikusi