Cornudo, apaleado y contento fartsa da, Alejandro Casonak Boccaccioren Dekameron-eko ipuin batetik egokitu zuen antzezlan laburra. Bertan, Micer Egano merkatari aberatsaren, bere lagun leial eta zerbitzaria den Anichinoren eta merkatariaren emazte Beatrizen istorioa kontatzen da. Izenburuak adierazten duenez, eta laburbilduz, Micer Egano adardun eta jipoitua izango da, eta gainera, horretaz poztu egingo da. Nola liteke? Fartsa honetan ikusiko dugu.
Baina aurretik, taldeak obraren aurkezpen berezia egingo du, egilearen hitzaurrea (Alejandro Casona) eta Boccaccio Dekameron idaztera eraman zuten gorabeherak aprobetxatuz.
Fitxa artistikoa: