Expodistrito 2025 (apirila-ekaina)

Bilbao 2025(e)ko apirilaren 2(e)tik 2025(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Expodistrito 2025 (apirila-ekaina)

EXPODISTRITOBilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, udaberri honetan itzuliko da, argazki eta pintura proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin.

Hauek dira erakusketa hauetan parte hartu duten artistak: Leonor Uriarte Ibarrondo (pintura); K-Toño Frade (pintura); Álvaro Hidalgo Trueba (pintura); Rosa María Sánchez Núñez (argazkia); Begoña Elexpe (argazkia); Olga Ruiz eta Sergio Verde (argazkia); Nahiarte (pintura) desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako sorkuntza artistikorako gunea; eta Bilboko Photobat argazki-elkartea.

Edizio berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito ekimenaren proposamen artistikoez gozatu ahal izango dute hiriko bizilagunek, apirilaren 2tik ekainaren 30era. Erakusketetako bi, "Auzo baten erretratuak" eta "Kultura arteko galerna", urteko lehen hiruhilekoan ere ikusi ahal izan dira, baina udaberri honetan ere eskaintzen dira.

EXPODISTRITO erakusketak 2018an 73 urte zituela hil zen K-Toño Frade marrazkilari, kartelgile, karikaturagile, margolari eta idazle kostunbristaren pintura lanaren erakusketa biltzen du.

Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

EXPODISTRITO PROGRAMA, APIRILETIK EKAINERA

LEONOR URIARTE IBARRONDO. “Dibujando silencios”. Erakusketak Landetako paisaiak irudikatzen dituzten formatu panoramikoko irudiak biltzen ditu, pandemiaren garaian ospitaleratutako semea bisitatzeko egin zituen bidaia ugarietan egileak hartutakoak. Argazkien karga poetiko handiak argazkiok egin zireneko zalantza sakoneko unea erakusten dio ikusleari.

  • Apirilak 2-25 / Begoña Udaltegia
  • Apirilak 29-maiatzak 13 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia
  • Maiatzak 15-29 / Castaños Udaltegia
  • Ekainak 2-13/Abando Udaltegia
  • Ekainak 17-30 / San Frantzisko Udaltegia

K-TOÑO FRADE. “Omenaldia bere 80. urteurrenean / Homenaje en su 80 aniversario”. Pintura erakusketa hau José Antonio Frade Villar, K-Toño bezala ezagututako kronikari grafiko zenaren lan ugarien lagin txiki bat da, bere 80. urteurreneko omenaldi gisa bilduak. Pertsona eta erakunde ugarik laga dituzte lanak, Bilbao Gloria Mundi argitaletxearen koordinaziopean.

  • Apirilak 2-15 / Abando Udaltegia
  • Apirilak 29-maiatzak 13 / San Frantzisko Udaltegia
  • Maiatzak 15-29 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia
  • Ekainak 2-13 / Castaños Udaltegia
  • Ekainak 17-30 / Otxarkoaga Udaltegia

ÁLVARO HIDALGO TRUEBA. "Emociones de colores". Erakusketa Koadro eta laminez osatutako hautaketa bat da non egileak kolorea eta testura emozioak transmititzeko erabiltzen dituen. Obra bakoitzak bere interpretazioa aurkitzera gonbidatzen du ikuslea, horrela koadroa bere irudimenean amaituz.

  • Apirilak 2-25 / Castaños Udaltegia
  • Apirilak 29-maiatzak 13 / Begoña Udaltegia
  • Maiatzak 15-29 / Santutxu Udaltegia
  • Ekainak 2-13 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia
  • Ekainak 17-30 / Abando Udaltegia

ROSA MARÍA SÁNCHEZ NÚÑEZ. "Arte solidario". Erakusketa honen helburua Leiomiosarcoma, artistaren alabak duen gaixotasunaren Ikerketa Bekarako dirua biltzea da. Dohaintzak GEIS (Grupo Español de Investigación en Sarcomas) erakundearentzat dira. Rosa María Sánchez Núñez margolari autodidakta da, eta estilo eta gai desberdinak nahasten ditu bere obran.

  • 2-25 abril / Centro Municipal San Inazio-Ibarrekolanda
  • 29 abril-13 mayo / Centro Municipal Santutxu
  • 15-29 mayo / Centro Municipal Errekalde
  • 2-13 junio / Centro Municipal La Bolsa
  • 17-30 junio / Centro Municipal Castaños

PHOTOBAT. “Bizkaia objetiboan / Bizkaia en el objetivo”. Bilboko Photobat Argazkilari Elkarteak bere 10. urteurrena ospatuko du 31 argazkilariren begirada bakarraren bidez Bizkaia ezagutzera gonbidatzen duen erakusketa batekin. Kantauri itsasoko kostaldetik hasi eta Bilboko paisaia eta hiri-bizitzaraino, erakusketak Bizkaiko edertasun naturala, historia, kultura, arkitektura eta tradizioak nabarmendu nahi ditu. Apirilaren 2an erakusketa 19:00etan irekiko da La Bolsa Udaltegian.

  • Apirilak 2-25 / La Bolsa Udaltegia
  • Apirilak 29-maiatzak 13 / Castaños Udaltegia
  • Maiatzak 15-29 / Abando Udaltegia
  • Ekainak 2-13 / Errekalde Udaltegia
  • Ekainak 17-30 / Santutxu Udaltegia

BEGOÑA ELEXPE. “Retratos de un barrio”. Erakusketa honek Bilboko auzo historikoen muinean murgiltzen du ikuslea, bertako biztanleen eta saltokien aniztasuna, bizitasuna eta benetakotasuna jaso nahi duten argazki zirraragarrien bidez, eta, aldi berean, kontsumo arduratsu, etiko eta baliozko baten garrantzia zabaltzen du. Erakusketa Bilbaohistoriko Elkarteak eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien Elkarteak sustatu dute.

  • Apirilak 2-25/Santutxu Udaltegia
  • Apirilak 29-maiatzak 13 / La Bolsa Udaltegia

OLGA RUIZ y SERGIO VERDE. “Kulturarteko Galerna / Galerna Intercultural”. OLGA RUIZ argazkilari bilbotarrak, SERGIO VERDE argazkilariaren eta Kamanga sortzaile digitalen taldearen laguntzarekin, "Galerna Intercultural" jai-jardunaldiaren ikus-entzunezko dokumentu bat aurkezten dute. Jardunaldi hau 2024ko maiatzean egin zen Emakumeen Plazan, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako "Zubirik 2025 Planaren" esparruan. Bilboko auzo horietan elkarrekin bizi diren kulturen aberastasunaren erakusgarria.

  • Apirilak 2-16 / Otxarkoaga Udaltegia
  • Apirilak 29-maiatzak 13 / Errekalde Udaltegia
  • Maiatzak 15-29 / Begoña Udaltegia
  • Ekainak 17-30 / La Bolsa Udaltegia

NAHIARTE - FANT 2025. “Zeren beldur? / ¿Quién dijo miedo?”. NAHIARTE desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako sormen artistikorako gunea da. 2023tik bere artistek FANT Bilbao Jaialdiari erreferentzia egiten dion erakusketa piktoriko bat egiten dute.

  • Apirilak 17-maiatzak 12/Abando Udaltegia

EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da. Bere helburua hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkeztea da, dagoeneko ospetsuak diren beste batzuen erakusleiho izanik. Artearen eta sormenaren sektoreari laguntzeko ekimen hau Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen hiribilduko sorkuntza eta berrikuntza bultzatzeko estrategiaren zutabeetako bat da.

Ohi bezala, erakusketak txandakatuz joango dira eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udaltegietan bertan, Barrutietako kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.

Bilboko Udala

Laburrean

Non