Arte Eman Saioa

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Urtarrilak 4
  • Arte Eman Saioa

Zenbait gazte sortzailek Faktorian garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Sorkuntza-piezak ezagutu era artistekin solasean gozatu!

ZER DA ARTE HARTZE ZIKLOA?

Laudioko FAKTORIAK Arte Hartze Zikloa 2024 antolatu du. Irailak 15etik- Azaroak 23ra arte. 6 emanaldi egon dira, hamabost egunetik behin. Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak [antzerkia, kontzertu eta hitzaldi performatiboak, errezitaldi bertso-performatiboak...] eta artistekin solasaldiak.

Azaroaren 23an egin zen Arte Eman Festa, Arte Hartze Zikloaren azkenengo emanaldia: Faktoriako sortzaile egoiliarren eta bekadunen jaialdia.

ARTE EMAN SAIOA

Urtarrilaren 4an Arte Eman Festa hartan aurkeztu zenaren lagin batez gozatzeko aukera egongo da GASTEIZEN.

Horrela, GASTEIZKO TAE ARABAn , 19:00etan, jaialdi berezi batek okupatuko du antzokia. Urte osoan zehar Laudioko Faktorian garatu diren sormen egonaldi batzuen erakusteka izango da.

Diziplina ugaritako artistak eta beraien prozesu kreatiboen emaitzak edo sormen-zatiak, denak batera, ezagutzeko eta disfrutatzeko parada egongo da.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 4
  • Ordutegia19:00
  • LekuaArte Eszenikoen Tailerra (TAE). Errege-Erregina Katolikoen kalea, 4, beheko solairua
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non