EGO - Euskal Herriko Gazte Orkestra: "Bidaia musikala EGOren perkusio sailaren eskutik"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Urtarrilak 3
  • EGO - Euskal Herriko Gazte Orkestra: "Bidaia musikala EGOren perkusio sailaren eskutik"

EGOk perkusio-kontzertua eskainiko du urtarrilaren 3an, ostiralean, 11:00etan, Tabakalerako Kutxa Fundazioa Plazan. Familiei zuzendutako jarduera izango da, eta EGOko perkusio atala izango da kontzertuaren muina. "Bidaia musikala EGOren perkusio sailaren eskutik" izenburupean, kontzertu honek hainbat estilo eta kulturatan zehar soinu-ibilbidea egiteko aukera emateaz gain, orkestra sinfoniko baten perkusio instrumentuen aberastasuna eta moldakortasuna ezagutzeko aukera ere eskaintzen du.

Musikaz gozatzeaz gain, publikoak hurbilagotik ezagutu ahal izango ditu, besteak beste, danborra, marinba edo tinbalak, eta horri esker, instrumentu bakoitzak orkestra baten soinu-unibertsoari egiten dion ekarpena nolakoa den ulertu ahal izango du. Proposamen hau oso entretenigarria izatea espero dugu; erritmo, kolore eta soinu biziz betetako mundu batean murgildu nahi duten familia eta musikazaleentzat aproposa. Animatzen al zara, EGOren eskutik, bidaia musikal honi ekitera?

Programa:

  • STEVE REICH: Egurrezko piezetarako musika
  • CHARPENTIER: Te Deum
  • VIVALDI: Concerto grosso la minorren
  • HÄNDEL: Su artifizial errealetarako musika
  • ANTHONY J. CIRONE: 4/4 for Four
  • HANS-GÜNTER BRODMANN: Greetings to Hermann

Musikariak:

  • Oier Cáceres Calzada
  • Manex Gorostegi Arostegi
  • Francisco Villanueva Gutiérrez
  • Aitor Zabala Urrestarazu
  • Aitor Álvarez Romo
  • Javier Castaño Mesa
  • Luis Diego Redondo Hernández
Euskal Herriko Gazte Orkestra

Laburrean

  • Mota Kontzertua (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Urtarrilak 3
  • Ordutegia11:00
  • LekuaKutxa Fundazioa Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Plaza, Donostia / San Sebastián

Non