Gure Zirkuak Tolosan emango ditu berriro Gabonak, azken urteotan egin duen bezala. Sei egunetan zortzi emanaldi eskainiko dituzte.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik.