150 Gramo jaialdia 2024

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko abenduaren 26(e)tik 2024(e)ko abenduaren 28(e)ra
  • 150 Gramo jaialdia 2024

150 gramos jaialdia Montehermosora itzuliko da abenduaren 26tik 28ra. Aurtengoa 13. edizioa izango da eta dantzako eta antzerkiko 12 ikuskizun bilduko ditu era askotako formatu harrigarritan, bere betiko ezaugarriari eutsita: lanen iraupena laburra izango da (20 minutu ingurukoa).

Proposamenak penintsulako hainbat tokitatik iritsiko dira Kulturuneko hainbat gunetan eskaini ahal izateko. Jaialdiko ohiko ikusleak asebetetzeko zein lehen aldiz joango direnak harrituta uzteko pentsatutako programazioa da.

Sarrerak erostea

Abonamenduak salgai daude helbide elektroniko honen bidez: abonos150gr@gmail.com. Horien prezioa 33 eurokoa da hiru egunetarako, eta 13 eurokoa egun baterako. Sarrerei dagokienez, gaur, bihar eta astelehenean egingo dute aldez aurretiko salmenta Montehermoson, 18:30etik 20:30era. Jaialdiak irauten duen bitartean, gainera, sarrerak salgai egongo dira abenduaren 26, 27 eta 28an, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik aurrera. Prezioa 4,5 eurokoa da.

Prezioa: Sarrera bat: 4,5€ | Egun bateko abonua: 13€ | Abonu osoa: 33€ (ordainketak eskudirutan bakarrik).

Abonuen salmenta abenduaren 17tik aurrera posta elektronikoz: abonos150gr@gmail.com (ABONUAK BAKARRIK).

Salmenta aurreratua Montehermoso Kulturunean:

  • abenduak 19, 20 eta 23, 18:30etik 20:30era
  • abenduak 26, 27 eta 28, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera

Laburrean

Non