Olentzero eta Mari Domingi Gasteizen (2024ko desfilearen ibilbidea eta harrera)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Abenduak 24
  • Olentzero eta Mari Domingi Gasteizen (2024ko desfilearen ibilbidea eta harrera)

Gasteizko 2024-2025eko Gabonetako egitarauaren barruan.

Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Gasteizera, ume guztien artean opariak banatzera. Egunaren goiz partean, Olentzerok eta Mari Domingik haurrei harrera egingo diete. Arratsaldean, ohiko desfilea eta San Migueleko balkoira igoko dira bertaratutakoak agurtzeko.

  • HARRERA (10:00etan, udaletxean)

Olentzero eta Mari Domingi Udaletxeko Harrera Aretora hurbilduko dira Gasteizko haurrekin elkartzeko xedearekin. Zenbait galtzagorri eta Udal Folklore Akademiako ikasleen musika lagun, Olentzerok eta Mari Domingik haurren desioak entzuteko aukera izango dute, aurrez aurre, ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren desfilearen aurretik.

  • DESFILEA (18:00etan)

Judimendiko Momorrotxoak konpainiako kidez osatutako Joaldunen talde batek irekiko du segizioa. Ondoren, Mari Domingi eta Olentzeroren karrozak etorriko dira, elementu mitologikoak dituen basoa irudikatzen duen karroza eta karameluak jaurtitzen diren tamaina handiko karroza.

Horiez gain, segizioan musikariak, buru-haundiak, erraldoiak, Gargantua, Laguardiako artzainak, esne-saltzaileak, ikazkinak, dantzariak, egurgileak eta belargileak izango dira. Antzerki talde bat izango da baita ere, "Cal y Canto", "Haizearen lorategia" ikuskizuna antzeztuko duena. Guztira, 400 partaide izango dira.

  • Desfilearen ibilbidea: Iparralde GE, Legutianoko atea, Frantzia, Bakea, Olagibel eta Mateo Moraza. Desfilearen bukaera Andre Maria Zuriaren plazan izango da 19:00ak aldera eta Olentzero eta Mari Domingik bertan elkartutako lagunak agurtuko dituzte. Gainera, gaztain erreak banatuko dira.
  • Parte-hartzaileak: Udal Folklore Akademia, Arabako Dantzarien Biltzarra, Olabide Ikastola, Indarra Euskal Kultur Elkartea eta “Kalez kale” taldeko kideak.
  • Laguntzailea: Autolasa.

Informazio gehiago: Olentzero eta Mari Domingi pdf


Laburrean

Non