Tabakalera Ate Irekiak 2024

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko abenduaren 13(e)tik 2024(e)ko abenduaren 14(e)ra
  • Tabakalera Ate Irekiak 2024

Abenduaren 13 eta 14ean, urteari bukaera emateko, Tabakalerak sorkuntzaren ateak irekiko ditu.

Tabakalerak, nazioarteko egonaldi-programen, espazioen lagapenaren, dirulaguntzen, aholkularitza-saioen, mentorien edo jarraipen-programen sustatzaile gisa, ateak irekitzen ditu bertan bizi den sormen-mundua partekatzeko.

Sortzaileen eskutik, Artisten Gunean garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu. 2024an bultzatutako programen emaitzak erakutsiko dira. Aldiz, 3. solariuko pasabidean, Medialab barruan bultzatzen diren ekimenen barruan, Eginzaleak programak etorkizun jasangarri baterako janaria eta maker praktikak aztertuko ditu. 

Tabakalerako zinean, Zinemaldiak Tabakalerarekin elkarlanean egiten duen Nest film laburren lehiaketako aurtengo irabazleen lanak proiektatuko dira. 

Zinearekin jarraituz, Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) bere ateak zabalduko ditu. Bide batez, Hipotesiak 2024 izeneko eskolako master amaierako lanen aurkezpen publikoa egingo da eskolako aretoan.

EQZE ate irekien eguna

Elías Querejeta Zine Eskolak ate irekien jardunaldi bat proposatzen du lurraldeko unibertsitateko ikasleentzat bereziki. Bere jarduera zinematografikoa eta ikertzailea ireki, ikusarazi eta zabaltzeko programa bat da, eta EQZEren proiektua ezagutaraztea du helburu, baita azken urteotan eskolan ekoiztu diren eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetan estreinatu diren zenbait lan aurkeztea ere.

EGITARAUA

10:00-13:45

10:00-10:30 EQZE ARETOA

Jardunaldiaren sarrera eta EQZEren proposamen pedagogikoaren aurkezpena.

10:30-12:00 EQZE ARETOA

Eskolako laborategietan zaharberritutako filmen proiekzioa eta lan prozesuetan inplikatutako ikertzaile eta ikasleekin solasaldia.

Las ninfas de la charca (José Ernesto Díaz-Noriega, 1935, 5 min.)

Trailer (Banderas victoriosas) (José Ernesto Díaz-Noriega, 1939, 4 min.)

Middlebury 1962 (Verano) (Eugenio Granell, 1962, 4 min.)

Lluvia (Eugenio Granell, 1961, 2 min.)

La selva oscura (Lucía Malandro, Daniel Delgado; 2023, 17 min.)

11:00-13:30 EQZE

EQZEren instalazioak bisitatzea, zentroko espazio eta ekipamenduak, eta garapenean dauden hainbat proiektu ezagutzeko zentroko ikasle, ikertzaile eta irakasleekin batera.

12:00-13:45 EQZE ARETOA

EQZEn garatutako bi film laburren proiekzioa eta zuzendariekin solasaldia.

Die donau (Jaume Claret, 2023, 18 min.)

Ave (Ana Cristina Barragán, 2023, 20 min.)

15:00-19:30

15:00-16:30 EQZE

EQZEren instalazioetara bisita gidatuak.

17:00-18:30 EQZE ARETOA

Matías Piñeiroren (Sorkuntza saileko koordinatzailea) azken film luzearen proiekzioa. Filma EQZEko hainbat ikasleen laguntzarekin egin zuen.

Tú me abrasas (Matías Piñeiro, 2024, 64 min.)

Lantegi Irekiak 2024 abendua

Aurtengo Ate Irekien jardunaldirako, Tabakalerako Artisten Guneak ere une honetan laguntzen dituen sortzaileen proiektuak partekatuko ditu. Bi egunetan, publikoak Tabakalerako espazio horretan bizi diren artistak ezagutzeko aukera izango du, baita erresidentzia programen bidez garatzen ari diren proiektuak ezagutzeko ere, bai propioak, bai Chillida-Leku bezalako beste erakunde batzuekin trukatu edo elkarlanean aritutakoak.

Oraingo honetan, Nokako bi parte-hartzaile ere izango ditugu, Euskadin eta Nafarroan oinarria duten zuzendari berrientzako laguntza-programa bat.

Gainera, aurten aparteko jarduera bereziak izango ditugu:
Ostirala, abenduak 13, 18:00etatik 20:00etara DJ N4JU
Larunbata, abenduak 14, 18:00etatik 19:30etara DJ N4JU eta 19:30etatik 20:30etara Marc Vivesen La Fiesta performancea.

Estudio Irekien edizio honetan hamar artistak hartuko dute parte:

  • Andrea Aguilera
  • Miren Bayona
  • Cesare Botti
  • Alba Fernández
  • Maria García Marraco
  • Zuriñe Mariño
  • Mar Reykjavik
  • Ainize Sarasola
  • Emmy Skensved
  • Noa Verkeyn

Eginzaleak! 2024

Janaria eta maker praktikak etorkizun jasangarri baterako

Eginzaleak! "egitearen" kulturari buruzko topagunea da, non teknologiaren, sormenaren eta ezagutza partekatuaren inguruko lankidetza praktikak biltzen diren. Medialaben egindako lanaren erakusleihoa da urtean zehar garatutako proiektuak azaltzeko, filosofia irekia eta DIY (Do It Yourself) oinarria partekatzen duten beste kolektibo eta eragile batzuk ere gonbidatuz.

Aurten, Eginzaleak! ekimenaren edizioa Food Hack Lab-ekin lankidetzan egingo da. Food Hack Lab Medialaben abiaturiko lantalde irekia da, eta janariaren balio kate osoan esku hartzen duten teknologiak aztertzen ditu, ekoizpenetik kontsumora arte, betiere ikuspegi jasangarri eta kultura askearen ikuspegitik. Lankidetza honi esker, aurtengo gaia janariaren eta maker praktiken arteko harremanaren ingurukoa izango da, hiriko eta hiri inguruko testuinguruetako irtenbide sortzaile eta berritzaileak, jasangarri eta zirkularrak nabarmenduz.

Egun osoan zehar, Tabakalera hausnarketarako eta esperimentaziorako gune bihurtuko da, eta tailerrak, hitzaldiak eta erakustaldiak egingo dira familia osoarentzat, janaria modu arduratsuan ekoizteko eta kontsumitzeko modu berriak aztertzeko. Laborantza sistemetatik hasi eta hondakinetatik sortutako biomaterialetaraino, komunitateak parte hartuz janariarekin eta hiri-ingurunearekin dugun harremana birpentsatu nahi duten kolektibo, diseinatzaile eta ikertzaileak bilduko ditu ekitaldi honek.

Jardunaldia hiru gai multzotan egituratuko da, aktibo egun osoan zehar (11:00-14:00 / 17:00-20:00):

    1. Janariaren ekoizpena eta hiriko baratzak: Eremu txikietako laborantza modu berriak aztertuko ditugu, hala nola sistema hidroponikoak, balkoietako hiri-baratzeak eta landare oasiak, jasangarritasun klimatikoa eta eraikitako inguruneetako erosotasuna hobetzen dutenak.

      -Antonio Scarponi

      -Fraisoro Eskola

    2. Janariaren inguruko ohiturak eta ekipamendu berritzailea: Gure eguneroko inguruneetan janaria prestatzeko, kontserbatzeko eta gozatzeko modua berriz nola diseina dezakegun hausnartuko dugu. Etxeko espazioak sukaldaritzako laborategi bihurtzen dituzten tresnetatik hasi eta eraginkortasun energetikoa optimizatu eta alferrik galtzea murrizten duten konponbideetaraino, diseinuak eta teknologiak hiriko egunerokotasunean ohitura jasangarriagoak, osasungarriagoak eta sortzaileagoak nola bultza ditzaketen aztertuko du bloke honek.

      -Domingo Club

      -Slow Lab

      -Food Hack Lab

    3. Zirkulartasuna eta biomaterialak: Janari-azpiproduktuak nola berrerabil ditzakegun eta material berritzaileak nola esploratu ikertuko dugu, bestetu batzuk sortzeko, kontsumo-zikloa itxiz eta ekonomia zirkularra.

      -Lara Campos

      -Organic.Studio

      -Juan Righetti

Ekintzak

11:30-13:00 Biomaterialak familian. Arrautza oskolak lorontzi bihurtu >>> IZEN-EMATEA

Paula Franco -- EU, familian +5 urte

Lantegi honetan hondakin organikoak berrerabiltzen ikasiko dugu, modu jasangarrian biozeramika sortuz. Prozesu osoa erakutsiko da: oskolen garbiketa, lehortzea, eta birrintzea, baita kaltzioaren erreakzio seguruak erabiliz pieza artistikoak modelatu.

Guztientzako jarduera sortzailea eta dibertigarria, ingurumen-kontzientzia sustatzeko eta lan bereziak sortzeko aukera ematen duena.

18:30-19:30 The Maker’s Table: Elikadura, Jasangarritasuna eta Lankidetza

EN, sarrera librea edukiera bete arte

Janariaren eta maker kulturaren arteko harremanari buruzko solasaldi irekia eta informala. Topaketa honek gai hauetan erreferentzia diren pentsalariak bilduko ditu mahaiaren inguruan. Jasangarritasunean, berrikuntzan eta sorkuntza kolaboratiboan oinarrituta, solasaldiak gai zabal horri buruz eztabaidatzeko eta ideiak giro hurbilean partekatzeko gune bat eskainiko du.

NEST proiekzioak

Sorkuntzaren Ate irekiekin bat eginez, Tabakalerako zineak zine ikasleen hainbat proiekzio eskainiko ditu. Nest Zinemaldiko mundu guztiko zinema-eskoletako ikasleei zuzendutako film laburren lehiaketa-saila da Tabakalerarekin kolaborazioan antolatua. Aurten 13 laburmetraiek hartu dute parte eta irabazle bat egon da: Kubako EICTV eskolako José Luis Jiménez Gómez El reinado de Antoine laburmetraiarekin. Saio honek laburmetrai irabazlea berreskuratuko du, edizio honi buruzko Making of-a aurkeztuko du eta Elías Querejeta Zine eskolako bi ikasleren laburmetraiek osatuko dute: Julen Etxebarriaren El tercer paisaje eta Mário Velosoren Chuvas de verão.

Gonbidatua: Julen Etxebarria

El reinado de Antoine, José Luis Jiménez Gómez, Cuba/ República Dominicana, 2024, 18´

Kubako herri batean, Visman, fantasia historikoekin obsesionatuta dagoen gaztea, haietan babesten da bere familia-loturen konplexutasuna eta gizarte-ingurunea aztertzeko. Aita ezindua bakarrik zaintzeko ardura dauka eta  El reinado de Antoine bere kontakizun epikoari bizia ematen saiatzen da eguneroko ezbeharrei aurre egin eta lur jota dagoen mundu batean ihesbidea bilatzen duen bitartean.

Chuvas de verão, Mário Veloso, Portugal, 2024, 15´

Uda bukaerako euriak etendako isiltasuna hautsiz, mutil talde batek logela zahar baten oroitzapen matriarkala bortxatzendu. Berehalako arriskuaren aurrean, mutil zaharrenak buruzagitzagatik lehiari ekiten diote. . Arratsaldeak aurrera egin ahala, euriaren intentsitateak eta barnealdeko beroak bultzatuta, gazteek , indarkeariara jotzen dute. Zauritutako gorputz baten zaurgarritasunean, Chico, gazte moldatu gabeak, desira tragiko batekin egiten du topo.

El tercer paisaje, Julen Etxebarria, Euskal Herria, 2024, 12'

Insignis pinuaren barietateari eragiten dion Microsphaerella dearnessi onddoak, Euskadiko basoak marroiz tindatu ditu, Agustin Ibarrola euskal artistaren Omako baso margotua infektatuz. Obra hau Land Art mugimendukoa da, bere ezaugarri nagusia efimerotasuna delarik. Korronte horren barruan, artistek baldintza meteorologikoen eta giza borondatetik at dauden gainerako elementuen menpe uzten dituzte beren lanak.

Making of - Nest 2024

Zuzendariak: Mònica Cambra eta Jan Baeta.

EQZEko ikasleek urtero egiten duten ikus-entzunezko pieza da. Zinemagintzaren ikuspegitik, Donostia Zinemaldian zinemagile gazteak biltzen dituen sailaren edizioa jasotzen du.

Putas Amak + LaMia Mari

Ate irekiak abendua 2024 jardunaldiari amaiera emateko, Tabakalerako prisman musika-ospakizun bat egingo da egoerak eskatzen duen mailan.

Putas Amak Lorea, Oiane eta Nahikari dira, eta Egiatik musika elektroniko esperimental eta pertsonala egiten dute, generoaren barruan estilo eta sonoritate ezberdinak jorratuz. Bere abestiek soinu apartak esploratzen dituzte punketik technora bitarteko elementuekin eta Alai ekoizlearekin elkarlanean sortutako dantza erritmoak uztartuz, dantza pista pizteko aproposak dira. Bere hitzek, amatasunari, krisiei, harreman afektiboei edo egunerokotasunari buruz ikuspegi feministatik hausnartzen duten bitartean, hizkera hurbila eta dibertigarria dute ezaugarri, baita publikoarekiko lotura handia ere, beren podcastean erakutsi zutenez.

Jaiari amaiera emateko, Lamia Mari Donostian bizi den DJ bat da, Latinoamerikako, Afrikako eta Karibeko erritmo leherkorrenak soinu elektroniko esperimentalekin uztartzen dituena. Bere setak klubeko musikaren ertzetan zehar egindako bidaia bat dira, mugak eta generoak gainditzen dituen esperientzia musikal bat sortuz.

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko abenduaren 13(e)tik 2024(e)ko abenduaren 14(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non