Santurtziko 2024-2025eko Gabonetako egitaraua

Santurtzi 2024(e)ko abenduaren 11(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • Santurtziko 2024-2025eko Gabonetako egitaraua

Jarraian, urtarrilaren 5era bitartean egingo den Gabonetako egitarauko jarduera eta ekitaldi nabarmenetako batzuk jaso dira:

Gabonetako umeen parkea

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Gabonetako Haur Parkea egongo da. Hala ere, berrikuntza gisa, oraingoan parke bakarra jarriko da, 1.000 m2-ko karpa batekin, Arrantza Portuko aparkalekuen gunean; izan ere, Itziar Carrocera kultura zinegotziak azaldu duenez, "helburua Gabonetako jardueren eskaintza gune bakar batean batzea da, familiek eskura izan ditzaten haurrentzako jarduera guztiak puntu berean". Parkea abenduaren 21ean irekiko da eta urtarrilaren 5era arte egongo da martxan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik, goizez bakarrik egongo baita zabalik, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita. Edukiera mugatua izango da.

Bestalde, Carrocerak azaldu duenez, "Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ez dakigu programan aurreikusitako barrakak eta tailerrak izango ditugun. Udaleko kultura alorretik AFADErekin harremanetan gaude, eta hori horrela izan ez dadin irtenbide bat bilatzeko lanean ari gara. Hemendik barkamena eskatu nahi diegu herritarrei eta berriro ere azpimarratu nahi dugu Udala aukera guztiak agortzen ari dela txikienek ekintza horietaz gozatzeko aukera izan dezaten ".

Izotz gaineko irristaketa-pista

Bigarren urtez jarraian eta iazko arrakastaren ondoren, berriro eskainiko diegu santurtziarrei irristatzeko izotz pista. Izotz ekologikoa erabiliko duen 400m2-ko eremu estali hori Gernika Parkean egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik, goizez bakarrik egongo baita zabalik, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo baita. “Erabiltzeko txandak 30 minutukoak izango dira eta prezioa 1,50 eurokoa izango da, bera, ez galdu aukera!” adierazi du Kultura zinegotziak.

Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen bisita

Zuhaitza Dantza Taldeak antolatuta eta Itsasoko Amaren laguntzarekin, Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an, goizez, Begoñako Andra Mariaren egoitzara joango dira bisitan eta arratsaldez, 17:00etan, kalejira egingo dute Santuntzin zehar. Horren ondoren, umeak artatuko dituzte Arrantzaleen Kofradian iluntzeko 20:30era arte.

Bestetik, DAEM elkarteak antolatuta Errege Magoak urtarrilaren 5ean etorriko dira, arratsaldeko 17:00etan. Itsasoz; eta bertan, alkatearen eskutik jasoko dute Santurtziko etxe guztiak irekiko dituen giltza, opariak utzi ahal izateko. Kabalgata 18:00etan hasiko da, portuan, eta honako kale hauek zeharkatuko ditu: Itsasalde, Habana ontzia, Las Viñas, Jose Miguel de Barandiaran, Kabiezeseko errotonda eta berriz ere jaitsiera Udaletxera iritsi arte. 20:00etan, Maiestateek harrera egingo diete umeei Casa Torre Jauregian, Eguraldia dela eta kabalgata bertan behera utzi beharko balitz, umeen harrera mantenduko litzateke.

Gainera, urtarrilaren 3an, astelehenarekin, Erregeen Postariak gutunak jasoko ditu Casa Torre Jauregian, 18:30etik 21:30era.

Bi ekitaldietan, dibertsitate funtzionala duten adingabeek Casa Torren jaso ahal izango dituzte ilararik ez egiteko txartelak.

Gabonetako kontzertua

Nabarmendu beharreko beste ekitaldi bat Gabonetako Kontzertu Handia da, abenduaren 28an, 20:00etan, Serantes Kultur Aretoan eta 90 minutuko iraupena izango duena. Honako hauek dira emanaldian parte hartuko dutenak: Santurtziko Musika Banda, José Miguel Medrano zuzendariari agurra egingo diona, Lagun Zaharrak abesbatza, Luis Gamarra zuzendariarekin; Zirzira Basauriko Ahots Zurien Abesbatza, Ius Pérez zuzendariarekin; eta, azkenik, Alberto Núñez tenorea. Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute eta abenduaren 17an, 17:30etik aurrera egongo dira salgai.

santurtzi.net

Laburrean

Non