Urrian Balmasedan eta azaroaren hasieran Arrigorriagan geldiunea egin eta gero, Abadiñora iritsiko da azaroaren 28an OSTERA 2024 kultur festibala.
4 egunetako egitarau bete-betea dakar Osterak Abadiñora. Solasaldia, musika, dantza bertikal emanaldia eta haurrentzako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek azaroaren 28tik aberduaren 1era bitartean. Denetik, denentzat eta doan.
Kultur egitarau zabala
Kultur festibal ibiltari gisara proiektatua, aurtengo Osteraren edizioak aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (GU) berri bat irudikatu eta islatu nahi du.
Festibalaren barruan herritarrei eskainiko zaien kultur egitarauaren osagarri, 3 solasaldiz osatutako ziklo bat antolatu da.
Balmasedako solasaldiak (urriak 3), "Euskara bihar: nola kudeatu hizkuntz aniztasuna?" izan zuen izenburu, eta etorkizuneko migrazio mugimenduek hizkuntzaren erabileran izango duten eragina aztertzeko baliatu zen, Xabier Ayerdi, Boubacar Diouf, Andrea Heuschmid eta Laura Penagos-en eskutik.
Arrigorriagako solasaldian, berriz, (azaroak 7), "Euskara bihar: nola aktibatu erabilera?" gaiaren inguruan eztabaidatu zen, eta hizkuntzaren erabilera handitzeko eman beharreko pausoak aztertu zituzten Kike Amonarriz, Jon Maia, Lutxo Egia eta Iholdi Beristainek.
Abadiñon, azkenik, "Kulturgintza bihar: nola sustatu kultur-zaletasuna?" gaiaren inguruan jardungo dute Onintza Enbeita, Joseba Sarrionandia, Leire Vargas eta Eneko Sagardoyk azaroaren 28an.
Osagarri diferenteekin osatutako kultur festibala
Urrian Balmasedan hasitako "Euskaran mundu oso bat kabitzen da!" kultur festibalak kultur diziplina ezberdinez gozatzeko aukera zabala eskaini die herritarrei. Hauxe izan da herriz herriko egitaraua:
Musikari dagokionez, Janus Lester, Gari eta Maldanbera eta Nøgen-en kontzertuak programatu dira Ostera 2024 kultur festibalaren barruan. Musikaz gain, dena den, eskaintza kultural zabal eta betea eskaini zaie herritarrei: Lidia De Lorenzo flamenko dantza konpainiaren Sentimundua ikuskizuna; Harrobi dantza bertikala konpainiaren Geure(r)a ikuskizuna, Antton Telleria, Julen Portillo, Esti Curiel eta Iker Plazaolaren bakarrizketa saioa edo Maddi Pirata, Gora bihotzak! edo Iratxoak eta basoko sorginkeria haur eta familientzako ikuskizunak, besteak beste.
Informazio guztia https://topagunea.eus/ostera2024/ webgunean dago.
Azaroak 28 (19:00etan, Txanporta Kultur Etxean)
Azaroak 29 (20:00etan, Maitenako Frontoian)
Azaroak 30 (20:00etan, Probalekuan)
Abenduak 1 (12:00etan, Errota Kultur Etxean)