Arteen Artean 2024

Baiona 2024(e)ko azaroaren 28(e)tik 2024(e)ko azaroaren 30(e)ra
  • Arteen Artean 2024

Arteen Artean ekitaldiak haur eta heldu, ikasle ala bisitari, publiko guziei parada eskaintzen die, programazio berezi eta sortzaile batez gozatzeko, izan ikusgarri, mintzaldi, mahai-inguru, musika-tailer, dantza edo euskal antzerkiaren bidez. Horren gauzatzeko, Iparraldeko Kontserbatorioa partaide ezberdinekin elkartu da: Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalarekin, Euskal kultur erakundea/Etnopoloarekin eta IDBrekin.

EGITARAUA

Azaroaren 28an

  • 18:00: Baionako Euskal Museoa. Mintzaldi publikoa: Soinu-tresnak euskal herri musikan.

Juan Mari Beltranen mintzaldia (Etnopoloaren 2024-2025eko seminarioak) Euskal kultur erankundearekin partaidetzan antolatua. Mintzaldia euskaraz, bat bateko itzulpenarekin frantsesera. EKErekin lankidetzan - Urririk.

Azaroaren 29an

  • 17:30 - 18:30: Pascal Caumont eta Joan Lois Lavit: Memòria en Partatge obraren aurkezpena.
  • 19:00: Mahai ingurua: Kantu herrikoia zertan da? Euskal kantuaren transmisioaren egoera eta perspektibak.

Mahai ingurua eta galdera-erantzunak publikoarekin - Bitartekariak: Johañe Etchebest, Euskal kultur erakundeko zuzendaria eta Marie Hirigoyen Bidart, Ipar Euskal Herriko Maurice Ravel Kontserbatorioko euskal musika eta dantza saileko arduraduna.

Claudine Arhancet, Philippe Albor, Maitesa Accoceberry, Gotzon Barandiaran, Pascal Caumont, Mikel Erramouspe, Alaia Cachenaut, Euskal Irratiak eta Karlos Aizpuruaren (Bertsozale elkartea) lekukotasunekin.

Azaroaren 30ean

Biarritzeko Gare du Midi - Arteen Artean klase magistralak.

  • 09:30-13:30: Hiru tailer proposatuak izanen dira musikan, dantzan eta antzerkian, Ilauna ikusgarriarekin loturan (Bilaka/Adar).

Musika tailerra, Arnaud Bibonne (Adar).

Dantza tailerra, Oihan Indart (Bilaka).

Euskarazko antzerki tailerra, David Ondars (Maurice Ravel Kontserbatorioa).

  • 09:30-13:30: Hiru tailer proposatuak izanen dira musikan, dantzan eta antzerkian, Ilauna ikusgarriarekin loturan (Bilaka/Adar).

Musika tailerra, Eneko Gil.

Dantza tailerra, Jérémie Garat (Bilaka) - Euskarazko antzerki tailerra, David Ondars (Maurice Ravel Kontserbatorioa).

Informazio gehiago

www.eke.eus

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2024(e)ko azaroaren 28(e)tik 2024(e)ko azaroaren 30(e)ra
  • LekuaMaurice Ravel Kontserbatorioa - 29 Cr Comte de Cabarrus (Baiona )
  • Izena emateko informazioa

Non