Blues Hotsak 2024 jaialdiaren barruan.
Eszenatoki berean baldin baditugu Ñaco Goñi harmonizista historikoa (Tonky Blues Band, Jokers, Malcolm Scarpa, Ñaco Goñi eta Bluescavidas), piano bluesaren erreferente den Paul San Martin donostiar pianista eta abeslaria (Stay Blues, Paul San Martin trio, The Fake Cousins) eta alde batetik Edu Bighands madrildar gitarrista eta abeslari geniala (Dinamita Blues Band, Ñaco Goñi eta Bluescavidas Whiskey Train, Edu Bighands), eta bestetik Fernando Beiztegui gitarra jotzaile eta kantari granadarra, Martí Elias (Mambo Jambo Ray, Ray) bateria jotzaile katalanarekin osatuz, ez dago dudarik La Blues Company dela azken urteotak bluesaren zaleek izan duten albisterik onena.
Beasaingo Pottoko estudioetan Fredi Pelaezek grabatua eta Edu Bighandsek bateratua, lehen lan honek soberan betetzen ditu erreferentziazko disko bihurtzeko behar diren baldintza guztiak. Zuzeneko lana, oktanaje handikoa, antzinako erara eta musikari mitiko batzuen nortasun paregabearekin, Atlantikoaren alde honetan egindako bluesaren benetako espirituarekin burutua.
La Blues Company izen horrek blues-musikari bikainenetako bost biltzen ditu, klasiko bihurtzeko disko batean. Zalantzarik gabe, albisterik onena azken boladan menderagaitzak direnentzat.