Bilbao Gabonak 2024-2025: "Gabonetako Ametsen Faktoria" (umeen jardueretarako karpa)

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 22(e)tik 2024(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • Bilbao Gabonak 2024-2025: "Gabonetako Ametsen Faktoria" (umeen jardueretarako karpa)

Erripan, aurten ere Gabonetako Ametsen Faktoria umeei zuzendutako espazioa egongo da: 450 metro karratuko karpa batean 12 urtera arteko umeentzat jarduerak eta ikuskizunak egongo dira. Bihar arratsaldetik, azaroaren 22tik, urtarrilaren 5era arte irekita egongo da, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era eta asteburuetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean goizez irekiko dute, 11:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da.

Umeen karpa doakoa izango da, baina webgunean edo aurrez aurre karpan bertan izena eman beharko da, jarduera bakoitzaren edukiera bete arte. Esteka honetan izena eman daiteke: https://www.eventbrite.es/o/bilboko-udala-ayuntamiento-de-bilbao-35384619543

Espazio horretan bi zona egongo dira, adinaren arabera bereizita: 3 eta 6 urte arteko umeentzat Baso Magikoa izeneko ludoteka antolatuko da. Bertan, tailerrak egingo dira eta Olentzerori edo Errege Magoei eskutitzak bidaltzeko postontziak ere jarriko dira. Bestalde, 6 eta 12 urte arteko umeentzat Ganbara espazioa sortuko da eta, bertan, bitxikeriak, ipuinak, altzarien labirintoa, sormen-espazioa, ipuin-kontalariak, argazki-erakusketak eta abar egongo dira.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko azaroaren 22(e)tik 2024(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non