"Klubaren Espektroa" jardunaldia: kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Azaroak 21
  • "Klubaren Espektroa" jardunaldia: kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa

Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen hausnarketa-jardunaldia. Nazioarteko topaketa honek elkarrizketa-gune bat proposatzen du ekimen horiek gure komunitateetan duten eraginari buruz eta espazio inklusiboagoak, jasangarriagoak eta sortzaileagoak sortzen nola lagun dezakegun azaltzeko.

Jardunaldia azaroaren 21ean (osteguna) izango da, 18:00etan, Donostiako Dabadaba aretoan, ingelesez eta gaztelaniaz.

Hauek dira parte hartzen duten kolektiboak: Spook (Valentzia), Sexy Lady Massive (UK), Panke Culture (Berlin), Me Siento Extraña (Barcelona), Poing Club (Rotterdam), Lagrima (Madrid) eta Dengo Club (Lisboa).

Izen-ematea doan da, eta esteka honen bidez lor dezakezu zure sarrera.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2024(e)ko Azaroak 21
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Dabadaba - Mundaiz, 8 - Bajo (Donostia-San Sebastián)
  • ZenbatekoaDoan, izena emanda
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Dabadaba
  • Izena emateko informazioa

Non