"Kameratik Orratzera"

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 20(e)tik 2025(e)ko apirilaren 26(e)ra
  • "Kameratik Orratzera"

Ondare Aretoak, Bilboko Euskal Museoak ekoiztutako Kameratik orratzera erakusketa ibiltaria aurkezten du.

Erakusketak Bilboko Euskal Museoak gordetzen duen Eulalia Abaitua (1853-1943) argazkilari bilbotarraren funtseko irudien aukeraketa bat du abiapuntu.

Oraingoan, Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileen janzkerarekiko interesetik egin da hurbilketa. xix. eta xx. mendeen arteko txanbra, gona, jaka eta zapien xehetasunei erreparatuz, erabilera eta giro ezberdinetara egokitzen diren ezaugarriak biltzen dituzten lau eredu osatu dira.

Argazkiak ez ezik, garaiko lehengai, egikera eta ohiturak ere berreskuratu dira, orduko berrerabilera eta konponketek egungo birziklapen eta jasangarritasunaren oinarri berak dauzkatela erakutsiz.

JARDUERAK:

2024

  • Komisarioekin topaketa 26/11/2024
  • Familia tailerra 23/14/2024
  • Memoria tailerra 22-29/11/24 eta 13/12/2024
  • Proiekzioa 10/12/2024
  • Hitzaldia 17/12/2024

2025 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko azaroaren 20(e)tik 2025(e)ko apirilaren 26(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 15:30-19:00. Igande eta jaiegunetan: itxita
  • LekuaOndare Aretoa
    María Díaz de Haro, 11
    Bilbao
    Web
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Ondare Aretoa, Bilbao

Non