Bilbao Bizkaia Design Week 2024ren barruan.
Maker Faire Bilbao Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri bat hasiko da, urtero Zorrotzaurreko Artiach galleta fabrika zaharrean antolatzen dena. Ekitaldia azaroaren 15etik 24ra egingo da, eta programa zabala jasoko du, guztiz doakoa, azaleratzen ari diren teknologiekin etorkizunak eraikitzeari, maker begirada batetik antzinako jakintzak berreskuratzeari eta sorkuntza artistikorako fabrikazio digitalekotresnei buruzkoa. Maker Faire Bilbaoren jarduera guztiak doakoak dira, aldez aurretik izena emanda.