Amua Festibala 2024

Hondarribia 2024(e)ko azaroaren 14(e)tik 2024(e)ko azaroaren 16(e)ra
  • Amua Festibala 2024

Heldu da AMUA musika laburmetraien jaialdiaren IV. edizioa, azaroaren 14, 15 eta 16an. Edizio honetan bi atal berri gehitu ditugu. Lehenik eta behin, EiTBren laguntzarekin, AITB AMUA BIDEOKLIP LEHIAKETA bat sortu dugu Bidasoa alderako, Iparralderako eta Nafarroako 5 hiribilduetarako, eta, bestetik, BOTA BETTA!, musika bideogintzako lehiaketa bat jarri dugu abian.

Musika eta zinema protagonista direla, programazio osoa bi arteek sortutako sinergiaren ingurukoa da. Radio 3eko  El Sótano zuzeneko irratia, Hondarribiko ikasleentzako kontzertu pedagogikoak, musika dokumentalak, binilo azoka eta askoz gehiago izango ditugu.

Urteroko topaketa honetan zuzendariak, ekoizleak, musikariak, adin guztietako publikoak eta zinema eta musika zaleak bilduko dira berriro kulturaz gozatzeko.


Laburrean

Non