MAZ Basauriren 12. edizioaren barruan.
Dorian bartzelonarrek bi hamarkada baino gehiago daramatzate eszenatokietan. ‘La tormenta de arena’ edo ‘A cualquier otra parte’ (75 milioi erreprodukzio baino gehiago streaming plataformetan) bezalako ereserkien egileak dira eta Estatuko indie eszenan poparen eta elektronikaren fusioa biziberritu zuten taldeetako bat. Basaurin estudioko disko berria aurkeztuko dute eta dagoeneko entzungai dago ‘Algo especial’, diskoaren aurrerapen singlea.
La Paloma noise hirukote madrildarra da, 2021ean argitaratutako lehen EP batekin rock eszenaren oinarriak gogor astindu zituena. Handik gutxira iritsi zen LP formatuko debuta, ‘Todavía no’ (2023) lana, eta aurreko bi urteetan esandako guztia berretsi zuten. Estatuko jaialdi nagusietara eta Portugal, Mexiko eta Estatu Batuak bisitatzera eraman dituen biraren amaieraren geldialdietako bat izango da MAZ Basauri.
Lova Loisek Social Antzokiaren programazioa osatuko du, Astrabuduako Lola González Guerricaechebarria poeta, kantautore eta rapera gaztearen proiektua eta 2023ko Rockein lehiaketaren kategoria nagusiaren irabazlea, ‘Todo son señales’ EPa (2024) ekarri digun saria.