Loraldia Plaza 2024: "Aztarnak. Mihise gaineko dantza"

Arrigorriaga 2024(e)ko Urriak 26
  • Loraldia Plaza 2024: "Aztarnak. Mihise gaineko dantza"

2024ko Loraldia Plaza Arrigorriaga - Zaratamo jaialdiaren barne.

Hamar dantzarik mihise zuri baten gainean dantza egingo dute eta sortutako keinuaren eta aztarnaren bidez mihisea lohituko dute. Dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ikuskizun ikusgarria. Ekintza perfomatiboa da eta honen bidez euskal dantzaren praktika artistikoa arte plastikoarekin bateratzen da. 

“Body art” agerian dago ekitaldian eta memoria kolektiboa piztea du helburu. Memoria hori ikusleek mihisearen gainazalari buruz egindako erregistroaren eta ikusizko kontakizunaren bidez ezagutu eta barneratzen dute.

Euskal dantza tradizionalak berriro moldatuko dira joera garaikidean. Ikerketa baten ondorioz, dantza sormen honek espazio berriak zabaltzen ditu euskal dantzagintzan.

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaKresala Dantza Taldea
  • Data 2024(e)ko Urriak 26
  • Ordutegia20:30
  • LekuaPlaza
    Arrigorriaga
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non