Komedialdia 2024: "NAIZ ALA NAHI? Berezkoa ala ikasia" (Estreinaldia)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urriak 25
  • Komedialdia 2024: "NAIZ ALA NAHI? Berezkoa ala ikasia" (Estreinaldia)

Komedialdia 2024ren barruan.

Feminista jaio ala egin egiten da? Zu jaiotzerakoan zure burmuinak badaki feminista izango zarela? Kontuan izanda emakumea izango ote zaren oraindik ez dakiela, ba feminista ere egin egingo zara. Zu zure burmuina zara? Zu zure burmuina bazara ezin duzu zure burmuinaz hirugarren pertsonan hitz egin? Nola bilakatzen da izaki obediente bat feminista? Obedientea den izaki bat feminista izan daiteke? Feminista izan nahia eta feminista izatea berdina da?

Galdera hauei erantzun nahiean bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko dut. Haurtzarotik heldutasunera. Inguru normatiboak izandako eragina. Inguru ez normatiboak izandako eragina… feminismoaren olatu desberdinak aztertuz. Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer ulertu dut gaizki? Gaizki ulertzea ez ulertzea da? Ondo ulertzea, ulertzea da? Ezer ulertu gabe bizi gaitezke? Antza denez bai…edo ez?

 

iak.eus

Laburrean

Non