Loraldia Plaza 2024: MAITE LARBURU eta Artizarra abesbatza

Zaratamo 2024(e)ko Urriak 18
  • Loraldia Plaza 2024: MAITE LARBURU eta Artizarra abesbatza

2024ko Loraldia Plaza Arrigorriaga - Zaratamo jaialdiaren barne.

  • Oharra: Emanaldi honetan gonbidatu nabarmen bat izango da: Arrigorriagako Artizarra Abesbatza. Adin guztietako kantariz osaturiko abesbatza honek Maite Larbururen “Loti (herrena)” kanta moldatuko du. Gustuko kanta dute eta orain aukera izango dute egilearekin batera eszenan kantatzeko.

Kraskada bat sentitzen duzun bakoitzean, apurtzen zarenean, zabaldu egiten zara. Hori da KRAK diskoa: pitzadura pitzatua duen abesti multzo bat, musikaren bidez are indartsuagoa egingo zaituena. Maite Larbururen laugarren lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariek laguntzen diote. Klarinete baxua eta bateria jotzeko modu ordotoxoak baztertuz, baxu-klarinetea aparatu elektroniko bihurtzen dute eta bateria perkusio-set, interpretatzeko duten modu bikainari esker. Larburuk gitarra klasikoa, elektrikoa eta biolina ditu lagun.

Maite Larburu: ahotsa, biolina, gitarra klasikoa eta gitarra elektrikoa.
Carlos Taroncher: klarinete baxua.
Karlos Arancegui: bateria eta perkusioa.

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Urriak 18
  • Ordutegia19:30
  • LekuaKultur Aretoa
    Zaratamo
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non