DISTIRABIRAK 2024 - Argia, Artea eta Musika Jaialdia (Chillida Leku)

Hernani 2024(e)ko urriaren 18(e)tik 2024(e)ko urriaren 19(e)ra
  • DISTIRABIRAK 2024 - Argia, Artea eta Musika Jaialdia (Chillida Leku)

Chillida Leku Distirabirak. Argia, artea eta musika jaialdiaren protagonista izango da. Argi-arteen jaialdi hori urriaren 18an eta 19an egingo da museoan. Eduardo Chillida - Pilar Belzunce fundazioak antolatu du hitzordu hau, eta Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko programaren barruan dago.

Bi gauez, Chillida Lekuko zelaia eta Zabalaga baserria hitzorduaren erdigune izango dira: estimuluz betetako espazioak izango dira eta ikus-entzunezko teknikak, arkitektura eta paisaia protagonista izango diren instalazioak eta emanaldiak erakutsiko dituzte.

Musika, artea eta argi-proiekzioak bi gauez

Distirabirak iluntzean egingo da. Hasteko, ibilaldi musikal bat egingo da Chillida Lekuko sarreratik baserriraino, Lucía Arzallusen zuzendaritzapean arituko den Easo Sinfoniettaren eskutik. Iñaki Carcavillak parada honetarako konposatu duen obra Eduardo Chillidaren eskulturan oinarritzen da espazio- eta musika-joko bat eraikitzeko.

Gainera, erakusketa hauek izango dira hitzorduan: Lurdes Basolí eta Elisa Miralles artisten Ser lobas, Eneritz Furyakek eta Oriol Floresek sortutako musika duena; Juxe Areta Goñiren Zu barik eztau; eta Carlos Arrutiren (jaialdiaren kartelaren egilea da) eta Clara Lizasoainen Toroides. Bai eta instalazio hauek ere: Jokin Guridiren Eome eta Ara Darribaren Flourishing.

PROGRAMA:

  • Urriak 18

ZELAIAN

19:30  GAU GARBI ILUNA, EASO SINFONIETTA

ESZENATOKI NAGUSIAN
20:00 SUZKO IRUDIAK
21:00 AMAIA MIRANDA + MACA PARADA
22:45 PROYECTO CABALLOS YONKIS


BASERRIAN
22:00 J.SASSO

ART NoMAD
4. TRIENNALE ART NoMAD:
LA MAISON INITIALE - UNE ODYSSÉE NÉONOMADE

ARTE EGITASMO GONBIDATUA 

  • Urriak 19

ZELAIAN

19:30 GAU GARBI ILUNA, EASO SINFONIETTA

ESZENATOKI NAGUSIAN
20:00 OMA, BASABI
21:45 C.O.U. + ITZIAR GARALUCE
23:00 MÚSICA PARA EL BUCEO
IÑAKI LÓPEZ + ÁNGEL BUENO

BASERRIAN
21:00 URAREN OLDEA, PERU GALBETE
22:45 ARGILUNAK (WIP), KOMOREBI

INSTALAZIOAK (URRIAK 18 & 19)

#SERLOBAS
LURDES R.BASOLÍ, ELISA MIRALLES

ZU BARIK EZTAU
JUXE ARETA GOÑI

EØME
JOKIN GURIDI

AARTI
ARA DARRIBA

SOMBRAS CINÉTICAS
MAURICIO FERNÁNDEZ

TOROIDES
CARLOS ARRUTI

FRAGUA
VV. AA.

 

  • Urriak 18 eta 19

19:30 - 00:00

Ateak 19:00etan irekiko dira

Autobus zerbitzua

Autobusa Galarreta aparkalekutik Chillida Lekuraino:

Etengabeko funtzionamenduan dagoen autobus bat egongo da, Galarretako aparkalekuaren eta Chillida Lekuren arteko lekualdaketak errazteko. Zerbitzua 18:30ean hasiko da eta ekitaldi osoan zehar egongo da eskuragarri, amaitu arte joan-etorriko bidaiak ziurtatuz.

Kafetegi-zerbitzua egongo da ekitaldian

Prezioak

Helduak
Eguneko sarreraren prezioa: 18 €
Bi egunetarako prezioa: 30 €

Gazteak
18 urtetik beherakoak: 10 €
Bi egunetarako prezioa: 20 €
8 urtetik beherakoak: doan

 

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko urriaren 18(e)tik 2024(e)ko urriaren 19(e)ra
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • Zenbatekoa10 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Chillida Leku

Non